Eta erran içan çuen: Lurrac ekar betza belhar ferdeac eta hacia emanen dutenac, eta çuhamu fruitu ekarleac, emanen dutenac ceinac bere motaren arabera fruitua, eta haren barnean hacia içan bedi lurraren gainean. Eta hori hola içan cen.
Eta lurrac ekarri cituen belhar ferdeac eta hacia ematen çutenac ceinac bere motaren arabera, eta çuhamuac fruitu ematen çutenac haciarequin ceinac bere motaren arabera. Eta Jaincoac ikusi içan çuen hori ona cela.
Jaincoac erran çuen berriz ere: Ceruco orcian içan beitez arguiçaguiac, eta gauetic eguna berez beçate, eta balia beitez seinaletzat demboren, egunen eta urtheen eçagutarazteco.
Eta Jaincoac eguin içan cituen bi arguiçagui handi: bata handiagoa egunari buruz jarcecotzat: eta bercea ttipiagoa gauari buruz jarceco: eta içarrac ere eguin içan cituen.
Eta Jaincoac eguin içan cituen arrain handiac, eta urec cein bere motetan eman cituzten abere bici eta higuitzen diren guciac, eta hegastin guciac cein bere motaren arabera. Eta Jaincoac ikusi içan çuen ona cela hori.
Jaincoac erran çuen berriz: Lurrac eman betza abere biciac cein bere motaren arabera, aciendac eta cierpeac, eta lurreco basabereac cein bere motaren arabera. Eta hola eguin içan cen.
Eta Jaincoac eguin cituen lurreco basabereac cein bere motaren arabera, eta aciendac eta lurreco cierpe guciac beren motetan. Eta Jaincoac ikusi içan çuen ona cela hori.
Eta erran çuen: Guiçona eguin deçagun gure itchura eta idurira: eta içan beça buruçaguitasuna itsasoco arrainen, eta ceruco hegastinen, eta abereen, eta lur guciaren, eta lurrean higuitzen diren cierpe gucien gainean.
Jaincoac benedicatu cituen, eta erran cioten: Berha eta popula çaitezte; bethe çaçue lurra eta çuen azpico eçar çaçue, eta nausitasuna har çaçue itsasoco arrainen, eta ceruco hegastinen, eta lurraren gainean higuitzen diren abere gucien gainean.
Jaincoac erran cioten oraino: Huna non eman darozquitzuetan lurraren gainean hacitzen diren belhar guciac, eta çuhamu guciac ceinec bere hacia berequin ekarcen dutenac, hequiec içan ditecençat çuen hazcurri.
Eta eman ditut lurreco abere guciei, eta ceruco hegastin orori, eta lurrean higuitzen eta bici diren guciei, içan deçatecençat beren hazcurria. Eta hola eguin içan cen.