Bainan Jaunac erran cioen Abrami: Ilki çaite çure lurretic, eta çure ahaidegotic, eta çure aitaren etchetic, eta çato nic erakutsiren darotzutan lurrera.
Jaunac manatu içan cioen beçala, Abram ilki içan cen beraz, eta Lot goan cen harequin. Abramec hirur hogoi eta hamaborz urthe cituen Haranetic athera cenean.
Hartu cituen Sarai bere emaztea eta Lot bere anaiaren semea, eta cituzten ontasun guciac, eta Haranen sorthu içan citzaizcoten haurrac; eta ilki ciren Canaango lurrera goatecotzat. Hartara heldu içan cirenean,
Bada Jauna aguertu citzaioen Abrami, eta erran cioen: Lur hau emanen diotet çure ondoreei. Eta Abramec leku hartan alchatu cioen aldare bat Jaunari, ceren han aguertu baitzitzaioen.
Eta handic iraganic mendi batera, Betheldic iguzqui-sorthaldera cenera, han jarri çuen bere olha, Bethel çuela iguzqui-sarcera eta Hai iguzqui-atheratzera: han ere alchatu cioen aldare bat Jaunari, eta dei eguin cioen haren icenari.
Eta Faraonec Abramen gainean eman ciotzaten bere guiçonei manuac: eta hauquiec Eguiptoz campora eraman çuten hura, haren emaztea eta haren pusca guciac.