Berekin hartu zituen bere emazte Sarai, iloba Lot, Haranen lortutako ondasunak eta erositako esklaboak. Hala, Kanaan aldera jo zuten. Kanaanera iritsi zirenean,
Jauna agertu zitzaion Abrami eta esan zion: «Hau da zure ondorengoei emango diedan lurraldea». Eta aldarea eraiki zion bertan Abramek agertu zitzaion Jaunari.
Handik, mendi aldera jo zuen, Betel-en ekialdera. Han kokatu zuen oihal-etxola, Betel mendebaldera eta Ai ekialdera zituela. Beste aldare bat eraiki eta Jauna gurtu zuen.
Oso tratu ona eman zioten Abrami Sarairengatik, eta ardiak eta behiak, astarrak eta astemeak, neskame-morroiak eta gameluak eskaini zizkioten oparitzat.