Guerla eman çutela Bara Sodomaco erregueri, Bersa Gomorhaco erregueri, Senaab Adamaco erregueri. Semeber Seboimgo erregueri, eta Balaco erregueari: Bala eta Segor biac bat dira.
Beraz hamalaugarren urthean Codorlahomor ethorri cen berequin cituen erregueequin: eta jo cituzten Erraphaimarrac Astarothcarnaimen, eta Çucimarrac hequiequin, eta Emimarrac Sabe-Cariathaimen,
Eta guibelerat itzuliric ethorri ciren Misphateco ithurrira, Misphat baita Cades, eta xehatu cituzten Amalectarren toquiac eta Amorhearrena ceinac baitzauden Asasonthamarren.
Eta Sodomaco erregue, Gomorhacoa, Adamacoa, Seboimgoa eta Bala edo Segorrecoa athera ciren eta beren armada erakarri çuten Oihanetaco haranera hequien contra;
Bacen bada Oihanetaco haranean hainitz nastica putzu. Sodomaco erreguec eta Gomorhacoac ihesari eman çuten eta putzu hequietara erori ciren: eta guelditu cirenec mendira ihes eguin çuten.
Abramec hori aditu çuenean, erran nahi Lot bere anaia hartua çuela, bereci cituen hirur ehun eta hemeçorci bere etcheco sehi biphilenetaric, eta jarraiqui cen Daneraino.
Ez naiz sarcen gazteriac jan duenean, eta enequin ethorri diren guiçonei, Anerri, Escoli eta Mambreri dagoquiotenean; horiec hartuco dituzte beren çucenac.