Horiec hola guerthatu ondoan, Jauna ikuspen batean minçatu citzaioen Abrami, erraten cioelaric: Ez içan beldurric, Abram, ni içanen naiz çure gueriçatzailea eta çure sari guciz handia.
Eta campora ilkiaraciric, erran cioen: Beguiac ematzu cerura, eta içarrac konda çatzu, ahal baduçu. Eta erran cioen: Horrela içanen dira çure ondoreac.
Eta Jauna ihardetsi cioen, erraten cioelaric: Har çatzu enetzat hirur urthetaco behi bat, hirur urthetaco ahunz bat, eta hirur urthetaco ahari bat, ttorttoila bat eta uso bat.
Eta errana içan citzaioen: Jaquin çaçu aitzinetic çure ondoregoa ibildaun içanen dela atze lurretan, eta azpicotu dutela, eta lau ehun urthez cer jasan emanen diotela.