Gertakizun hauen ondoren, Jauna ikuskari batean mintzatu zitzaion Abrami, esanez: —Ez izan beldur, Abram! Zure babesle nauzu, eta sari bikaina emango dizut.
Abramek, ordea, erantzun zion: —Jauna, ene Jainkoa, zer eman diezadakezu, baldin semerik gabe banoa mundutik, eta nire etxaldearen oinordeko Eliezer damaskoarra izango bada?
Orduan, Jaunak esan zion: «Jakizu zure ondorengoak atzerritar gisa biziko direla berena ez duten lurraldean. Esklabo bihurtuko dituzte eta zapaldurik edukiko laurehun urtez.
[15-16] Laugarren belaunaldian itzuliko dira hona, ez baita ordu arte bere betera helduko amortarren gaiztakeria. Zu, berriz, zahartzaro zoriontsua izan ondoren, zeure arbasoekin elkartuko zara bakean».