eta Saraik esan zion Abrami: «Begira, Jaunak agor egin nau. Elkar zaitez, bada, nire mirabearekin. Beharbada, izango dut semerik haren bitartez». Abramek onartu egin zuen Sarairen proposamena,
Orduan, Saraik esan zion Abrami: —Zeu zara mespretxu horren erantzule. Neuk eman nizun besoetara mirabea. Baina haurdun dagoela ohartu deneko, gutxietsi egiten nau. Jaunak erabaki beza nork duen arrazoi gu bion artean.
eta honela mintzatu zitzaion: —Agar, Sarairen mirabe hori, nondik zatoz eta nora zoaz? —Sarai neure etxekoandreagandik nator ihesi —erantzun zion Agarrek.