Abram lau hogoi eta hemeretzigarren urthean sarthu ondoan, Jauna aguertu citzaioen, eta erran cioen: Ni naiz Jainco guciz botheretsua, ibil çaite ene aitzinean, eta içan çaite osoqui xahu.
Eta jarrico dut ene patua ene eta çure artean, eta çure ondoregoaren artean çure ondotic, bere guiçaldietan, bethico fedeaz; içan nadiençat çure Jaincoa, eta çure ondotic, çure ondocoena.
Çuen artean çorci egunetaco muthicoquiac oro ingurebaquiac içanen dira içaldi gucietan; eta sehia, nahiz etchean sorthua, nahiz erosia, ingurebaquia içanen da, ez balitz ere çuen odoletic.
Eta muthilquia, ceinaren buztan-mocoan haraguia ingurebaquia içanen ez baita, heriotzez kendua içanen da populuaren artetic, ceren hautsi içan duen ene patua.
Eta benedicatuco dut hura, eta haren ganic emanen darotzut seme bat benedicatuco dudana, eta gora içanen da jendaietan, eta populuen erregueac atheraco dira haren ganic.
Abraham ahuspez erori cen, eta irri eguin çuen, bere bihotzean erraten çuelaric: Uste duqueçu ehun urthetaco guiçonari sorthuco çaioela semeric? eta lau hogoi eta hamar urthetan Sarac eguinen duela haurric?
Eta Jaincoac erran cioen Abrahami: Sara çure emazteac emanen darotzu seme bat, Isaac deithuco duçuna, eta eguinen dut harequin patu bat bethi iraunen duen batasuneraco, eta haren ondotic haren ondoregoarequin.
Ençun çaitut Ismaelen gainean ere. Huna non benedicatuco dudan, eta hainitz berhatuco eta populatuco dut: hamabi aitzindari sorthuco dira haren ganic, eta bere eçarrico dut jendaia handi baten gainean.
Orduan Abrahamec hartu cituen Ismael bere semea, eta bere sehi guciac, etchean sorthuac eta campotic erosiac, eta bere etcheco guiçon guciac: eta berehala ingurebaqui cioten egun berean buztan-mococo haraguia, Jaincoac manatu içan cioen beçala.