Batec erran cioen: Guibeleracoan ethorrico natzaitzu urthe-mugan, biciric içanen çare, eta Sara çure emazteac seme bat içanen du. Hori adituric, Sara irriz egon cen olhaco athe guibelean.
Badaquit ecen manatuco diotela bere semeei, eta bere etcheco guciei bere ondotic, beguira deçaten Jaunaren bidea, eta iduc deçaten çucena eta çucentasuna, Jaunac Abrahamen alderat bethe deçançat berari aiphatu diozcan guciac.
Balin badira berrogoi eta hamar çucenac hiri hortan, galduco dire berceequin? eta leku horri ez dioçu barkatuco berrogoi eta hamar çucenen gatic, hor aurkitzen badira?
Urrun da çu ganic, eguinen baituçu holaco lana, eta hilen baituçu çucena gaixtaguinarequin; ez da hori çurea: lur gucia juiatzen duçuna, ez duçu çuc holaco juiamenduric emanen.
Berrogoi eta hamar çucenetara borz escaz balira, hiri gucia xahu cineçaque berrogoi eta borcen gatic? Jaunac ihardetsi cioen: Ez dut xahutuco, han aurkitzen baditut berrogoi eta borz.
Abrahamec erran cioen: Jauna, etzaitecela, othoi, samur, minçatzen banaiz oraino ere: Eta hor hogoi eta hamar aurkitzen badituçu? Ihardetsi çuen: Ez dut eguinen, hor atzematen baditut hogoi eta hamar.
Berriz ere Abrahamec erran cioen: Errequeitzen çaitut, Jauna, etzaitecen hasarre oraino minçatzen banaiz behin: Eta hor aurkitzen badituçu hamar, cer eguinen duçu? Eta ihardetsi çuen: Hamarren gatic ez dut xahutuco.