Jaincoac ihardetsi cioen: Badaquit bihotz lañoan eguin duçula: horren gatic beguiratu çaitut bekaturic ene alderat etzineçan eguin, eta etzaitut utzi haren uquitzera.
Orai beraz bihur çoçu emaztea senharrari, ceren profeta baita: eta othoitz eguinen du çuretzat, eta bicico çare: bainan ez baduçu bihurtu nahi, jaquin çaçu heriotzez hilen çaretela çu eta çureac diren guciac.
Abimelequec deithu çuen Abraham ere, eta erran cioen: Cer eguin darocuçu? Cer gaizqui eguin darotzugu, erorrarazteco hambateco gaitza ene eta ene erresumaren gainera? behar etzinduena eguin darocuçu.
Abrahamec ihardetsi çuen: Gogoetan egotu naiz ene baithan, erraten dudalaric: Leku huntan ez da beharbada Jaincoaren beldurric, eta hilen naute ene emaztea gatic:
Bada, Jaincoac ene aitaren etchetic ilkiaraci nauenean, erran diot ene emazteari: Eguin diçadaçu ikustate hau: Sarthuco garen toqui gucietan erranen duçu çure anaia naicela.
Eta Sarari erran cioen: Huna non eman diotzadan mila cilharrezco çure anaiari, hori da bela bat içan deçaçunçat beguien gainean guerthatzen çaren gucien aitzinean; eta orhoit çaite ibilico çaren toqui orotan içan çarela harrapatua.