Jaincoac erran cioen: Har çaçu çure seme bakar maite duçuna Isaac, eta çoaci Ikuspeneco lurrera: eta han escainico darotaçu holocaustetan erakutsico darotzudan mendi baten gainean.
Abrahamec beraz, gauaz jaiquiric, xuxendu çuen bere astoa, eta eraman cituen berequin bi muthil gazte eta Isaac bere semea: eta eguin çuenean holocaustaraco egurra, goan cen Jaincoac manatu içan cioen lekura.
Isaaquec erran cioen bere aitari: Aita. Abrahamec ihardetsi cioen: Cer nahi duçu, semea? Isaaquec erran çuen: Huna sua eta egurra, bainan holocaustaco bitima non da?
Eta heldu içan ciren Jaincoac erakutsi toquira. Abrahamec han alchatu çuen aldare bat eta xuxendu egurra haren gainean; eta Isaac, bere semea, eçarri çuen estecaturic aldarean xuxendua çuen egurraren gainean.
Aingueruac erran cioen: Ez heda escua haur horren gainera, eta ez dioçoçula eguin minic: eçagutu dut orai Jaincoaren beldurra baduçula, eta ez duçu ni gatic guphidetsi çure seme bakarra.
Abrahamec itzuli cituen beguiac eta bere guibelean ikusi çuen ahari bat adarretaric laharretan atzemana; eta harturic, holocaustetan escaini çuen bere semearen orde.
Benedicatuco çaitut, eta populatuco dut çure hacia ceruco içarrac beçala, eta itsas-bazterrean den legarra beçala: çure ondoregoa içanen da bere etsaien atheen jabe.