Zin egidazu Jaunarengatik, zeru-lurren Jainkoarengatik, ez duzula nire semearentzat emazterik hartuko bizi naizen lurralde honetako kanaandarren alabetatik,
Morroiak galdegin zion: —Beharbada, neskak ez du lurralde honetara nirekin etorri nahi izango. Orduan, zure semea zure sorterrira eraman beharko ote dut?
Zeruko Jainko Jaunak nire aitaren etxetik eta nire ahaideetatik hartu ninduen eta zin eginez agindu zidan: «Lurralde hau zure ondorengoei emango diet». Hain zuzen, berak bidaliko dizu aingerua aurretik, handik nire semearentzat emaztea hartu ahal izan dezazun.
Bere baitan otoitzari eman zion, honela: «Jauna, nire nagusi Abrahamen Jainkoa, arren, aurki dezadala gaur bila nabilena; ager ezazu nire nagusi Abrahami diozun onginahia.
esango diot haietariko bati: “Eraitsi zeure pegarra edan dezadan”. Berak erantzungo balu: “Edazu, eta zure gameluei ere emango diet edaten”, izan bedi huraxe zeure zerbitzari Isaakentzat hautatu duzuna. Honela jakingo dut zeure onginahia agertu diozula nire nagusiari».
Bere arteko otoitza amaitu baino lehen, horra non hurbiltzen den Rebeka, pegarra sorbaldan. Betuelen alaba zen; Betuel, berriz, Abrahamen anaia Nahorren eta Milkaren semea.
esanez: «Bedeinkatua Jauna, nire nagusi Abrahamen Jainkoa, onbera eta leiala izan baita ene nagusiarekin. Jaunak neure nagusiaren ahaideen etxerako bidean jarri nau».
[29-30] Rebekak neba bat zuen, Laban izenekoa. Bere arrebak zeramatzan eraztuna eta eskumuturrekoak ikusi eta gizon bat mintzatu zitzaiola entzunik, Laban etxetik atera eta ur-putzu aldera joan zen korrika morroiarengana. Hau oraindik ur-putzutik hurbil zegoen, gameluen ondoan.
Labanek, etxean sartu, gameluei zamak kendu eta lastoa eta belarra eman zizkien. Ondoren, ura ekarri zien morroiari eta honen bidelagunei, oinak garbitzeko.
Hark erantzun zidan: «Ni Jaunaren zerbitzuan bizi izan naiz beti eta hark bere aingerua bidaliko du zurekin; zure bidaiaren helburua lorraraziko dizu, eta nire semearentzat emaztea hartuko duzu nire ahaideen artetik, nire aitaren etxetik.
Beraz, gaur ur-putzura iristean, neurekiko esan dut: «Jauna, nire nagusi Abrahamen Jainkoa, egiten ari naizen bidaiaren helburua lorrarazi nahi badidazu,
ur-putzu honen ondoan geldituko naiz; eta neskatxaren bat ura ateratzera datorrenean, hau esango diot: “Emadazu, arren, ur pixka bat zeure pegarretik”.
Hark erantzungo balit: “Edazu zeuk, eta zure gameluentzat ere aterako dut ura”, izan bedi hori, Jauna, nire nagusiaren semearentzat hautatu duzun emaztea».
«Nirekiko otoitza amaitu baino lehen, hona non azaldu den Rebeka, pegarra sorbaldan, eta ur-putzura jaitsi ura ateratzera. “Emadazu, arren, edaten”, esan diot.
Eraitsi du berehala pegarra sorbaldatik eta esan dit: “Edazu, eta emango diet edaten zure gameluei ere”. Edan dut nik eta eman die edaten nire gameluei ere.
Ondoren, galdegin diot: “Noren alaba zara?”. “Betuelena, Milka eta Nahorren semearena”, erantzun dit. Orduan, eraztuna ezarri diot sudurrean eta eskumuturrekoak.
Ahuspeztu eta Jauna gurtu dut. Bedeinkatu dut Jauna, neure nagusi Abrahamen Jainkoa, zuzeneko bidetik ekarri nauelako, haren semearentzat neure nagusiaren iloba emaztetzat hartzeko.
eta morroiari galdegin: —Nor da landan zehar bidera datorkigun gizon hori? Morroiak erantzun: —Ene nagusia. Orduan, Rebekak bere aurpegia estali zuen zapi batez.
Honek bere ama Sararena izandako oihal-etxolara eraman zuen Rebeka. Emaztetzat hartu eta maite izan zuen. Honela poztu zuen Isaakek bere burua, ama hil ondoren.