Eta ikusi çuen putzu bat landa batean, eta hirur ardi-arthalde ondo hartan etzanac: ecen putzu hartaric edaraten ciren aciendac, eta harri handi batez tapatzen cen putzuco ahoa.
Jacobec erran cioten berriz: Iguzquia gora da oraino eta ez da arthaldeac bordetara erakar ordu: emoçuete beraz lehenago ardiei edatera, eta guero alhatzera bihurraraciren ditutzue.
Labanec jaquin çuenean Jacob bere arrebaren semea heldu citzaioela, bidera laster eguin cioen: eta besarcaturic, eta asco musu emanic, eraman çuen bere etchera. Eta ençunic bidaiaco ariac,
Berriz ere amatu cen, eta seme batez erdi, eta erran çuen: ceren Jaunac ikusi baitu erdeinu banuela, eman içan darot hau ere; eta icen eman cioen Simeon.
Eta hirugarren aldico amatu cen eta erdi cen berce seme batez; eta erran çuen: Orai ere hurbilduco çait ene senharra, ceren eman diotzadan hirur seme; eta hartacotz deithu çuen Lebi.
Laugarren aldico amatu cen, eta erdi cen seme batez, eta erran çuen: Orai goretsico dut Jauna, eta hargatic haurra deithu çuen Juda; eta guelditu cen haur eguitetic.