Bidean zihoala, putzu bat begiztatu zuen landan eta hiru artalde putzu ondoan etzanak, handik edaten baitzuten artaldeek. Harri handi batek estaltzen zuen putzuko ahoa.
Abere-talde guztiak biltzen zirenean, artzainek harria mugitu ohi zuten putzuko aho gainetik eta, ardiei edanarazi ondoren, harria bere lekura, putzu-ahora, itzuli.
Baina haiek erantzun zuten: —Ez dugu hori egiterik, abere-talde guztiak bildu arte; orduan mugituko dugu harria putzuko aho gainetik eta edaten emango.
Jakobek, Rakel bere lehengusina eta Laban bere osabaren ardiak ikusi orduko, hurbildu eta putzu-ahoko harria mugiarazi zuen, eta bere osabaren ardiei edaten eman zien.
Iloba Jakoben berri entzun zuenean, berehala joan zitzaion Laban. Hertsiki besarkatu zuen eta laztandu, eta etxera eraman. Jakobek gertatu zitzaion guztia kontatu zion.
Biharamun goizean, Lea zela ohartu zen Jakob. Orduan, esan zion Labani: —Zer egin didazu? Ez al dut lan egin zuretzat Rakelengatik? Zergatik engainatu nauzu?
Beraz, Leak, haurdun gelditurik, semea izan zuen; Ruben eman zion izen, hau esaten baitzuen: «Ikusi du Jaunak nire atsekabea; orain bai maiteko nauela nire senarrak».
Haurdun gelditu zen berriro Lea eta beste seme bat izan zuen. Hau zioen: «Egiaz Jauna ohartu da nire senarrak ez nauela maite eta beste hau ere eman dit». Eta Simeon eman zion izen.
Beste behin ere haurdun gertatu eta semea izan zuen. Esan zuen: «Oraingoan bai, neureganatuko dut senarra, hiru seme eman baitizkiot». Horregatik, Lebi eman zion izen.
Berriro ere haurdun jarri eta semea izan zuen. Esan zuen: «Oraingo honetan Jauna dut goretsiko». Horregatik, Juda eman zion izen. Eta ez zuen beste semerik izan.