Bainan guero aditu cituen Labanen semeen solasac erraten çutela: Jacobec hartu ditu gure aitarenac ciren guciac, eta haren ahalaz bera eguin da jaun handi.
Erran darot: Alcha çatzu beguiac eta ikus çatzu urrixen gainera igaiten diren orots guciac asco carancetacoac eta pintarnatuac. Ikusi ditut ecen Labanec eguin darozquitzun guciac.
Ni naiz Bethelgo Jaincoa, non harria gançutu baitzinduen eta niri botu eguin. Orai beraz jaiqui çaite, eta athera lur huntaric, çure sor-lekura itzulceco.
Eta eraman cituen bere içate guciac, eta arthaldeac, eta Mesopotamian irabaci cituen guciac, eguiten çuelaric bere aita Isaaquen gana, Canaango lurrera.
Eta jadanic Jacobec mendian hedatua çuen bere olha: eta Labanec jarraiquiric bere anaiequin atseman çuenean, harec ere bere olha landatu çuen mendi berean.
Hunec çalhuqui gorde cituen jaincordeac camelu baten ihaurquinaren azpian, eta gainean jarri cen: Labanec olha gucia ikarcen çuelaric eta deusic ez aurkitzen,
Eta ikartu dituçu ene pusca guciac? Cer kausitu duçu çure etcheco on gucietaric? Minça çaite hemen ene anaien eta çureen aitzinean, eta erabac beçate çure eta ene artean.
Horrela cerbitzatu içan çaitut çure etchean hogoi urthez, hamalauez çure alabençat, eta feiez çure arthaldeençat: ene saria ere gambiatu duçu hamar aldiz.
Abraham ene aitaren Jaincoac eta Isaaquen beldurrac lagundu ez banindute, biluz-gorriric beharbada igorrico ninduçun: Jaincoac ene atsecabeari eta ene escuetaco lanari beguiratu diote, eta atzo jaçarri içan darotzu.
Labanec ihardetsi cioen: Ene alabac eta semeac eta çure arthaldeac, eta ikusten dituçun guciac eneac dira: cer eguin deçoquetet ene alabei eta ilobasoei?
Eta Labanec erran çuen: Munho hau içanen da egun çure eta ene artean lekuco; eta horren gatic deithua içan da Galaad, erran nahi da, Lekucoaren munhoa.
Baldin atsecaberic ematen badioçute ene alabei, eta hauquien gainera berce emazteric harcen baduçu: gure solasac ez du lekuco berceric Jaincoa baicic ceina beguira baitagocu.
Lekuco içanen dira: munho hau, diot, eta harria içan beitez lekuco, baldin nic hau iragaiten badut çure ganaco aldera, edo çuc iragaiten baduçu, ene gaitza burutan duçularic.