Guero Jacobec beguiac alchatzen cituelaric, ikusi çuen Esau heldu cela, eta harequin lau ehun guiçon: eta Liaren, Erraquelen eta bi nescatoen haurrac bereci cituen.
Beguiac alchatu-eta, ikusi cituen emaztequiac eta hequien haurrac, eta erran çuen: Cer nahi dute horiec? ala çureac dira? Ihardetsi çuen: Jaincoac niri çure cerbitzariari eman dituen umeac dira.
Eta Jacobec ihardetsi cioen: Ez, othoi, çure beguietan gracia aurkitu badut, ene escuetaric onhets çaçu emaitza ttipi hori: ecen çure beguithartea ikusi dut, hala nola ikusi içan banu Jaincoarena; alde içan çaquizquit,
Eta Jacobec ihardetsi cioen: Badaquiçu, Jauna baditudala haur xeheac, ardiac eta behi ernariac enequin; nekarazten baditut usuago ibilaraciz, egun batean hilen çaizquit arthaldeac.
Ene jauna, goan bedi bere cerbitzariaren aitzinean; eta ni jarraiquico naiz emequi haren urhatsari, ikusiz ene haur ttipien ahala, heldu arteo Seirrera ene jaunaren gana.
Esauc ihardetsi çuen: Enequin diren guiçonetaric, çure bideco lagun cembait bederen othoi gueldi beitez. Jacobec erran cioen: Ez da premiaric: hau da beharretan naicen gauça bakarra, kausi deçadan, jauna, gracia çure aitzinean.
Eta iragan cen Salem, Siquimitarren hirira, ceina baita Canaango lurrean, Mesopotamia Siriacotic bihurtu ondoan; eta bere egoitza eguin çuen hiriaren aldean.