Ikusi çuenean Siquemec, Hemor hebearraren, leku hartaco buruçaguiaren semeac, maithatu çuen, eta ebatsi eta harequin lo eguin çuen, doncellari borcha eguiten cioelaric.
Ez deçaquegu eguin çuec galdeguiten duçuena, ez-etare eman gure arreba guiçon ingurebaquia ez den bati; hori gauça cilhegui ez dena eta tzarra delacotz gu-tartean.
Eta guiçon-gazte horrec etzuen luçatu non galdeguina etzuen berehala bethetzen: ecen hainitz çuen maite nescatcha; eta bera hainitz ikusia cen bere aitaren etchean.
Guiçon hauquiec baquetiarrac dira, eta nahi dute egon gurequin: sal-erositan hari beitez lur huntan, lant beçate, hedatua eta çabala da eta languilez escas da: hartuco ditugu horien alabac emaztetzat, eta horiei emanen diotzotegu gureac.
Horien onac, arthaldeac eta dituzten guciac gureac içanen dira: onhets diotzotegun hori bera, eta elkarrequin egoten garelaric populu bakar bat eguinen dugu.
Eta huna non, hirugarren egunean, sarrasquien oinhacea minenean cenean, Jacoben bi seme, Simeon eta Lebi, Dinaren anaiac, ausarqui sarthu ciren hirian ezpatequin: eta guiçonqui guciac hilic,
Horiec oçarqui eguin cituzten ondoan, Jacobec erran cioten Simeoni eta Lebiri: Asaldutan eçarri nauçue, eta lur huntan dauden Cananear eta Pherecearrei hastiaraci. Gu guti gare; hequiec, bilduric elkarretara, ehoco naute, xahutuac içanen gare ni eta ene etchea.