Hona Jakoben senitartearen historia. Jose, hamazazpi urteko gaztea zelarik, artzaintzan zebilen bere anaiekin, bere aitaren emazte Bilha eta Zilparen semeekin. Josek bere anaien gaiztakeriaren berri ematen zion aitari.
Beste amets bat ere izan zuen eta anaiei kontatu zien, esanez: —Beste amets bat ere izan dut: Eguzkia, ilargia eta hamaika izar ahuspezten zitzaizkidan aurrean.
Aitari eta anaiei kontatu zienean, aitak esan zion haserre: —Zer amets da hori? Zure aurrean jarri behar ote dugu zu gurtzeko zeure amak, senideek eta nik neuk?
Aitak esan zion: —Zoaz zure anaiak eta artaldea nola dabiltzan ikustera, eta ekarri haien berri. Israelek, bada, Hebron haranetik Sikemera bidali zuen. Hara iristean,
Ondoren, jateko eseri ziren. Horretan, Joseren anaiek Galaadetik zetorren ismaeldar bidaiari-talde bat ikusi zuten. Egiptora zihoazen, gameluetan usaingarriak, ukendua eta mirra eramanez.
Honela, madiandar merkatariak handik igaro zirenean, Jose putzu lehorretik atera eta zilarrezko hogei txanponetan saldu zieten ismaeldarrei. Hauek Egiptora eraman zuten.
Seme-alaba guztiek kontsolatu nahian jardun arren, berak ez zuen nahi izan. Honela zioen: «Ez! Doluminez jaitsiko naiz Hildakoen Egoitzara, nire semearengana». Eta negarrari ematen zion.