Hunec baitzaquien, bere anaiaren emaztea gana sarthuz, etzitzaizcola berari sorthuco haurrac, hacia ixurcen çuen lurrera, bere anaiaren iceneco haurric sort etzadiençat.
Judac erran cioen beraz bere erreina Thamarri: Çaude alhargun çure aitaren etchean, ene seme Sela handi dadien arteo: beldur cen ecen hura ere hil çadien bere anaiac beçala. Thamar goan cen eta egon bere aitaren etchean.
Bada asco egun iragan ondoan, hil cen Sueren alaba, Judaren emaztea: Juda, deithorearen ondoan, goçagailu harturic, igaiten cen bere ardi-moztaileetara, Thamnasera; bere eta bere arthaldeco arçain Hiras odolamtarra.
Bere alhargun soinecoac utziric, theristroa hartu çuen: eta jaunzcura gambiaturic, jarri cen Thamarreraco bide-juntan Sela handitua celacotz, eta etziotelacotz senharçat eman.
Erran cioen igorrico darotzut pittica bat arthaldeetaric. Berriz ere hunec erran cioen: Jasanen dut çuc nahi duçuna, ematen badarotaçu bahi bat, aguindua igorri artecan.
Bainan huna non hirur hilabetheren buruan berria ekarri cioten Judari, erraten ciotelaric: Thamar, çure erreina, guiçonquiarequin erabili içan da, eta agueri da haren sabela loditzen hari dela. Eta Judac erran çuen: Athera çaçue erretzeco.
Erretzera çaramatelaric, bidali çuen bere aitaguinarreba gana, erraten çuelaric: Içorra naiz haina ganic ceinarenac baitira hauquiec: eçagut çatzu norenac diren erreztun hau, escumuthurrecoa eta makila.
Judac bahiac eçaguturic, erran çuen: Ni baino çucenagoa da, ceren ez baitut eman ene seme Selari. Guciarequin ere etzuen handic-harat Thamar eçagutu guehiago.
Bainan harec bildu çuen escua guibelerat, eta berce haurra ilki cen: eta emaztequiac erran çuen: Certaco çu gatic hautsi da trencada? eta aria hortaz eman cioen icena Pharez.