Josep eramana içan cen beraz Eguiptora, eta harat ekarri çuten Ismaeldarren escuetaric erosi çuen Putifarrec, ceina baitzen Faraonen ebaquia, armadaco buruçaguia eta eguiptoarra.
Eta Josepec gracia aurkitu çuen bere nausiaren aitzinean, eta cerbitzatzen çuen; eta eçarria içanic gucien buruco, gobernatzen çuen fidatua içan citzaioen etchea, eta escuetara emanac citzaizcoen guciac.
Ez da deusere ene escuco ez denic, edo niri eman ez darotanic, çutaz landan, ceina baitzare haren emaztea: nola bada nic eguin deçaquet gaizqui hori, eta ene Jaincoaren aitzinean bekatu?
Eta andreac, soineco petrailetic lothuric, erran cioen: Lo eguiçu enequin. Capa haren escuetan utziric, Josepec ihes eguin çuen, eta atheratu cen campora.
Deithu cituen etcheco guiçonac, eta erran cioten: Horra, guiçon hebrear hori ekarri dute hunat guri escarnio eguiteco: sarthu da ene gana, nitaz baliatu nahiz: eta ni oihuz hasi naicenean,