Bada Adamec eçagutu çuen Eba, bere emaztea, ceina içorra guerthatu baitzen eta erdi Cainez, erraten çuelaric: Jaincoaren nahiarequin içan dut guiçon bat.
Baldin ongui eguiten baduçu, ez othe çare sariztatua içanen? eta gaizqui eguiten baduçu, çure bekatua ez othe da berehala çure atheraco? bainan hartaraco lehia çure baithan içanen da, eta çu nausitu behar çaizco.
Huna non egun kencen nauçun ene lurretic, eta ni gordeco naiz çure beguietaric, eta lurrean içanen naiz ibildaun eta ihesdun: beraz hilen nau edocein atzematen nauenac.
Eta Jaunac erran cioen: Ez da holacoric içanen: bainan nornahic hil deçan Cain çazpitan gaztigatua içanen da. Eta Jaunac Caini hatz bat eçarri içan cioen, atzematen çuenac hil etzeçançat.
Cainec bere emaztea eçagutu içan çuen; eta hau içorra guerthatu cen, eta erdi cen Henoquez: eta hiri bat eguin içan çuen eta deithu Henoc bere semearen icenetic.
Eta Lamequec erran cioten Ada eta Sela bere bi emazteei: Lamequen andreac, ençun çaçue ene boça, adi çaçue ene solasa: hil içan baititut guiçon bat ene escuticaco sarrasquian, eta guiçon gazte bat ene escuticaco cazcacoz.
Adamec berriz ere eçagutu çuen bere emaztea: eta hunec içan çuen seme bat Seth deithu çuena, erraten çuelaric: Jaunac, Abel Cainec hil çuenaren orde, eman içan darot berce ondore bat.