Igorraçue çuetaric bat, eta erakar beça: çuec ordean burdinetan egonen çarete çuen solasac eguiazcoac edo gueçurrezcoac diren froga ditecen artean; bercela, ala Faraon ikusquetariac çarete.
Eta batec berceari erran çuten: Çucembidean jasaiten dugu hau, ceren bekatu eguin baitugu gure anaiaren baithan, ikusten guinuelaric haren bihotz-hestura; errequeitzen guintuelaric, ez dugu ençun içan: horren gatic atzeman gaitu ordu gaitz hunec.
Eta Erruben, hequietaric batec erraten cioten: Ez othe narotzuen erran: Ez deçaçuela bekatu eguin haurraren baithan: eta ez nauçue ençun? horra non bilhatua den orai haren odola.
Eta Simeon harturic, eta beguien aitzinean lokarriz amarraturic, manatu cioten bere azpico aitzindariei bethe cetzaten hequien çakuac oguiz, eta bakotchari bere dirua eçar ceçoten bere çakuan, gaineraco emanic bideco jatecoac: eta hola eguin çuten.
Harec erran darocu: Hola frogatuco dut hea baquetiarrac çareten: çuen anaia bat utzaçue enequin, eta har çatzue çuen etchetaco behar diren jatecoac, eta çoazte;
Eta çuen anaia ttipiena erakar darotaçue, jaquin deçadan etzaretela ikusquetariac; eta preso den hau guibelerat har ahal deçaçuençat; eta handic aitzina cilhegui içan çaiztecençat nahi duçuenaren erostera.
Aita Jacobec erran cioten: Haurric gabe eçarri nauçue, Josep hila da, Simeon preso iduquia, eta Benjamin eramaten darotaçue: gaitz horiec oro erori dira ene gainera.
Eta Jacobec cioen: Ene semea ez da jautsico çuequin; horren anaia hil da, eta hori bakarric guelditu: helcari tchar cerbait guertha balaquio çohazten toquian, ene buru çuritua bihozminequin hobian sarraracico duçue.