Bainan nahi ez baduçu, ez gare goanen: ecen guiçona, maiz erran dugun beçala, garbiqui minçatu çaicu, dioelaric: Ez duçue ikusico ene beguithartea çuen anaia ttipiena gabe.
Eta ihardetsi çuten: Guiçonac galdatu darozcu aldizca gure ethorquico berriac: hea aita bici guinduenetz; hea baguinduen anaia berce bat: eta guc ihardetsi diogu bere galdeen arabera: nondic jaquin guineçaqueen erranen çarocula: Erakar darotaçue çuen anaia çuequin?
Nic hartuco dut muthicoa; niri galda diadaçu; ez badut guibelerat erakarcen, eta çuri bihurcen ez badarotzut, gaixtoqui hobendun içanen naiz çure aldera egun-eta-bician.
Beraz beren aita Israelec erran cioten: Hola premia bada, eguiçue nahi duçuena; har çaçue çuen uncietan lurreco fruitu hoberenetaric, eta guiçonari eraman çotzue emaitzac, arraxina, ezti, estoracs-nigar, mirra eta amanda aphur bat.
Ene Jainco guciz botheretsuac berati eraguin deçaçuela; eta preso daducan çuen anaia eta Benjamin hau bihur betza çuequin batean. Ni anartean egonen naiz çurz beçala haurric gabe.
Hunec ikusi cituenean, eta Benjamin hequiequin, manu eguin cioen bere etche-arthatzaileari, erraten cioelaric: Etchean sarrarazquitzu guiçon hauquiec, eta bitimac hil çatzu eta barazcaria çuxent, ecen egüerditan enequin jan behar dute.
Eta han, icituric, elkarri erran çuten: Lehenago gure çakuetan guibelerat eraman dugun dirua gatic sarraraciac gare: gueçurra baliaraz deçançat gure gainean eta borchaz gathibu eraguin eta gure astoez jabe dadiençat.
Hequiec erosiric, ostatura goan garenean, idequi içan ditugu gure çakuac, eta dirua atzeman dugu çakuen ahoan: orai hura phisu berean guibelerat ekarri dugu.
Josepec beguiac alchatzean, ikusi çuen Benjamin bere anaia ama beraganicacoa, eta erran çuen: Hau da aiphatu darotaçuen anaia gazte, hura? Eta guero erran çuen: Jaincoa urricalquiçun içan bequiçu, ene semea.
Eta laster eguin çuen, ceren barneac gaindi eguiten baitzioen bere anaiaren gainera, eta nigarra jauzten citzaioen: eta etzateco lekuan sarthuric nigar eguin çuen.
Eta oguiac eçarriac içan ondoan, bereciric Josepençat, eta bereciric anaiençat, eta bereciric batean jaten çuten Eguiptoarrençat ere (ecen Eguiptoarrei etzaiote cilhegui Hebrearrequin jatea, eta horrelaco onthurunça bekatu daducate);
Hartu cituztenean Josepen ganic içan cituzten çathiac: eta çathiric handiena erori citzaioen Benjamini, hala non borçaldiz xitchen baitzuen. Eta edan eta ase ciren Josepequin.