Berrogoi egun eman cituzten manu horren bethetzen; ecen hori cen hilen balsamuztatzeco ohitza, eta Eguiptoac Jacob deithoratu çuen hirur hogoi eta hamar egunez.
Hori ikusiric, Canaango lurreco egoiliarrec erran çuten: Hori deithore handia dute Eguiptoarrec. Eta horren gatic toqui hura deithua içan cen, Eguiptoco deithore-leku.
Jacob hil-eta, Josepen anaiac beldurtu ciren, eta elkarri erraten çuten: Orhoit balitz jasan duen bidegabeaz, eta bihur baleçagu eguin diogun gaizqui gucia.
Erran detzagutzun haren hitz cauquiec: Othoizten çaitut ahanz daquiçun çure anaiec çure gainean erabili dituzten gaixtaqueria, gaizqui eta malçurqueria; guc ere othoizten çaitugu tzarqueria hori barka deçoçuten çure aitaren Jaincoaren cerbitzariei. Horiec adituric, Josepec nigar eguin çuen.
Enetzat asmu gaixtotan cinabilçaten: bainan hori Jaincoac onera bihurtu içan du, ene goratzeco, orai ikusten duçuen beçala, eta asco populuren salbatzecotzat.
Eta Eguiptoan egon içan cen bere aitaren etcheco guciequin, eta bici içan cen ehun eta hamar urthe. Eta ikusi cituen Efraimen semeac hirugarren belhauneraino. Manaseren seme, Maquirren haurrac ere sorthu ciren Josepen alçoan.