Behartsuak, aldiz, erositako bildots koxkor bat baizik ez zuen. Berak elikatu zuen eta bere etxean hazi, seme-alabekin batera; bere ogitik eman ohi zion jaten eta bere edalontzitik edaten, eta bere magalean lotaratzen zuen. Alaba bezalaxe zuen.
Behin batez, bisitari bat etorri zitzaion gizon aberatsari; honek ez zuen bere ardirik, ez behirik hartu nahi izan arrotz hari jaten emateko, baizik eta behartsuari kendu zion bildotsa; horrela prestatu zuen jakia bere bisitariarentzat.
Natanek, orduan, Davidi: —Zeu zara gizon hori! Hona zer diotsun Jaunak, Israelen Jainkoak: «Nik gantzutu zaitut Israelgo errege, eta Saulen eskuetatik askatu.
Zeure jaunaren etxea eman dizut, eta altzoan jarri dizkizut zeure jaunaren emazteak. Israel eta Juda erreinuak eman dizkizut. Eta hori gutxi balitz, askoz handiagoak emanen dizkizut.
Zergatik gutxietsi duzu Jaunaren esana? Zergatik egin duzu Jaunaren begietan oker dena? Amondarren eskuz hilarazi duzu Urias hitita, eta haren emaztea zeure emazte egin.
Hau ere badiotsu Jaunak: «Zeure etxetik etorraraziko dizut ezbeharra; zure emazteak hartu eta, zeure aurrean, beste bati emango dizkiot: hau egun-argitan etzango da beraiekin.
Zazpigarren egunean hil zen haurra. Zerbitzariak beldur ziren haurra hila zela Davidi adierazteko. Honela zioten: «Haurra bizi zen bitartean mintzatzen gintzaizkion eta ez zigun aditzen. Nola adierazi orain hil zaiola haurra? Egingo digu ikaragarriren bat!»
Sumatu zituen Davidek bere zerbitzariak zurrumurruka, eta antzeman zuen hila zela haurra. Orduan, galdegin zien Davidek zerbitzariei: —Hil da haurra, ezta? Haiek erantzun: —Hil da, bai.
Orduan, Davidek, lurretik jaiki, bainatu eta usainki gozoz igurtzi zuen bere burua. Aldatu zituen jantziak, Jaunaren etxolara joan eta ahuspeztu egin zen. Ondoren, etxera etorri, janaria eskatu eta jan zuen.
Davidek erantzun: —Haurra bizi zen bitartean, berarengatik egiten nuen barau eta negar. Neure baitan nioen: «Ea errukitzen zaidan Jauna eta bizirik gelditzen den haurra».
Gero, Davidek bere emazte Betsabe kontsolatu zuen; joan eta berarekin etzan zen. Emazteak haurra egin eta Davidek Salomon jarri zion izena. Maite izan zuen Jaunak haurra,
Kendu zioten buru gainetik amondarren jainko Milkomi urrezko koroa harribitxiduna —hogeita hamabost kilo pisatzen zuen—, eta Davidi ezarri zioten harribitxia buruan. Harrapakin ugari eraman zuen hiri hartatik.
Gero, hango jendea irtenarazi eta zerraz, burdinazko pikotxaz eta burdinazko aizkoraz lan egitera behartu zuen, eta adreilugintzara eraman. Horixe bera egin zuen amondarren hiri guztietan. Ondoren, David Jerusalemera itzuli zen bere gudaroste osoarekin.