Eta egun haren garhaicia populu guciari deithoretara bihurtu citzaioen; ecen populuac aditu çuen erraten egun hartan: Erregue bere semearen minez dago.
Bada Joab etchera erregueren gana sarthuric, erran çuen: Ahalquea eman dioçu egun çure cerbitzari gucien beguitharteari, salbatu dituzten ondoan çure bicia, çure seme alaben bicia, çure emazteen bicia, çure ohaideen bicia.
Maite ditutzu hastiatzen çaituztenac, eta maite çaituztenac hastio ditutzu; eta erakutsi duçu egun axolaric ez duçula ez çure aitzindariez, ez çure cerbitzariez: eçagutu dut egun seguratuqui, baicic-eta Absalom bici baliz, eta guc guciec leher eguin baguinu, orduan içanen cinduela atseguin.
Orai beraz jaiqui çaite, ilki çaite, eta minçatuz, gogo bat emoçuete çure cerbitzariei; ecic Jaunaz cin eguiten darotzut, ez balin baçare atheratzen, bat bakarra ez dela gaur çurequin gueldituco, eta hori çuretzat gaixtoago içanen da, ecenez çure gaztetasunetic orai arteo çure gainera ethorri içan diren çorigaitz guciac.
Erregue jaiqui cen beraz eta athean jarri cen; eta populu guciari heldua içan cen erregue athean jarria cela; eta ostea oro ethorri cen erregueren aitzinera. Israelec, berriz, ihes eguin çuen bere olhetara.
Populua ere guduca hari cen Israelgo leinu gucietan cioelaric: Erreguec iraici gaitu gure etsaien escuetaric, berac atheratu gaitu filistindarren escuetaric; eta orai gure lurretic ihes dabila Absalomen gatic.
Dabidec, berriz, gaztiatu cioten Sadoc eta Abiathar aphecei, cioelaric: Minça çaizte Judaco çaharrenei, erranez: Certaco heldu çarete azquenic erregue bere etcherat erakarrarazteco? (ecen Israel guciaren solasa heldu cen erregueren gana bere etchera.)
Amasari ere erroçue: Ez othe çare ene heçurra eta ene haraguia? Jaincoac hau eguin beçat eta hura gainetic, ez baçare ene aitzinean içaten bethi armadaco buruçagui Joaben orde.
Eta Judaco guiçon gucien bihotza ixuraraci çuen, guiçon bakar batena beçala; eta erregueri bidali çaroeten, ciotelaric: Bihur çaizte, çu eta çure cerbitzari guciac.
Eta erregue itzuli cen; ethorri cen Jerusalemeraino, eta Juda guciac eguin çuen Galgalaraino, erregueren bidera goateco, eta hari Jordanea iraganarazteco.
Mila Benjamintar, eta Siba Saulen etcheco cerbitzariarequin; eta hunec bere hamaborz semeac, eta hogoi muthilac berequin cituen; eta Jordanera jauciric erregueren aitzinean,
Ubiac iragan cituzten, Erregueren etchea erakarceco, eta haren manuen bethetzeco. Bada, Semei, Jeraren semea, ahuspecaturic erregueren aitzinean, Jordanea iragan çueneco,
Erran cioen: Ene jauna, ez beçadaçut jaçar ene gaizquiaz, eta ez becedi orhoit çure cerbitzariaren irainaz, Jerusalemetic, ene erregue jauna, ilki cinen egunecoaz, eta, oi erregue, ez beçaçu hori çure bihotzaren gainean eçar.
Ecen nic, çure cerbitzariac, eçagutzen dut ene bekatua, eta horren gatic egun, lehena ethorri naiz Josepen etche gucitic eta jautsi naiz ene erregue jaunaren bidera.
Eta Dabidec erran çuen: Cer da çure eta ene artean, Sarbiaren semea? certaco cerbitzatzen çaizquit egun Satanetan? egun hil behar othe da, bada, guiçon bat Israelen? ala ez daquit egun eguina naicela Israelen gainean erregue
Miphiboseth ere, Saulen semea, erregueren bidera jautsi cen, çangoac garbitu gabe eta biçarra moztu gabe; eta bere soinecoac etzituen xuritu erregue ilki cen egunetic, baquean bihurcen cen eguneraino.
Guehiago dena, çure cerbitzari naicenaren contra iratchiquica haritu da ene erregue jauna çarenaren aitzinean. Bainan çu, ene erregue jauna, Jaincoaren ainguerua beçala çare, eguiçu atseguin duçuna.
Ecen ene aitaren etcheac ez du ene erregue jauna ganic berceric merecitu, heriotzea ez bada; eta çuc çure cerbitzaria eçarri duçu çure mahainera deitzen cintuenen artean. Beraz cer errateco çucen duquet? edo cer erran deçoquet erregueri?
Bada, Bercelai Galaadtarra hainitz çaharra cen, erran nahi da, laur hogoi urthetan, eta harec berac ekarri içan ciozcan erregueri jatecoac, campetan egoten cenean, ecen hainitz aberatsa cen.
Laur hogoi urthetan naiz egun: ene usnac gai dira eçagutzeco goçoa eta kiretsa? edo çure cerbitzariari janac eta edanac goçoric eman deçoquete? edo guehiago adi detzazquet guiçonen eta emaztequien cantuac? certaco çure cerbitzaria içanen da ene erregue jaunaren bizcar?
Hargatic erreguec erran cioen: Enequin iragan bedi Camaam, eta nic eguinen diot çure gogaraco den gucia, eta galdatuco darozquidatzunac oro ardietsiren ditutzu.
Erregue iragan cen beraz Galgalan, eta Camaam harequin. Bada, Judaco populu guciac erakarri çuen erregue, eta Israelgo populutic etzen han guerthatu haren bat baicic.
Hargatic Israelgo guiçon guciec erregueren gana laster eguinic, erran cioten: Certaco ebasca erakarri çaituzte gure anaia, Judaco guiçonec, eta Jordanea iraganaraci diote erregueri eta bere etcheari, eta Dabiden guiçon guciei harequin?
Eta Judaco guiçon guciec ihardetsi cioten Israelgo guiçonei: Ceren hurbilago dugun erregue. Certaco samurcen çarete gauça horren gainean? ala erregueren ganic jan dugu cerbait, ala emaitzac eguinac içan çaizcu?