Eta orai hau erranen dioçu ene cerbitzari Dabidi: Nic hartu çaitut alhapideetaric ardien ondotic cinabilçanean, içan cintecen Israelgo ene populuaren gainean buruçagui.
Eta leku bat segurtatuco diot Israelgo ene populuari, eta han jarrico dut, eta han eguinen du bere egoitza, eta ez da guehiago asaldatua içanen; eta gaixtaqueriaren semeac ez dira berriz abiatuco hari atsecabe ematera aitzinean beçala,
Juieac Israelgo ene populuaren gainean eçarri ditudan egunetic; eta çure etsai gucietaric baquea emanen darotzut, eta Jaunac aguincen darotzu eguinen darotzula etche bat.
Eta çure egunac betheac ditazqueenean, eta çu çure aitequin lokartua, çure ondotic eraiquico dut çure odola, çure ganic sorthuco den seme bat, eta gogortuco dut haren erreinua.
Bada, Dabid erreguea sarthu eta jarri cen Jaunaren aitzinean, eta erran çuen: Nor naiz ni, Jainco Jauna, eta cer da ene etchea, çuc hunen gora alchatu bainauçu?
Bainan hori ere guti iduritu çaitzu beguietan, oi Jainco Jauna, baldin minçatzen ez bacinen halaber çure cerbitzariaren etcheaz ethorquiçun gucico: ecen hori da Adamen leguea, oi Jainco Jauna.
Eta Israelgo çure populua beçalacoric non da lurraren gainean jendaqui bat, ceina gatic Jaincoa goan baita hura bere populutzat berrerostera, eta bere icenaren aiphutan eçarcera, eta hequiei eguitera sendagailac eta gauça ikaragarriac lurraren gainean, çure populuaren aitzinean, ceina atheratu baituçu Eguiptotic, hango jende eta jaincoa ganic?
Orai beraz, Jainco Jauna, atheraraz çaçu bethi gucian çure ahoco hitza çure cerbitzariaren gainera eta haren etchearen gainera, eta eguiçu erran içan duçun beçala,
Has çaite beraz eta benedica çaçu çure cerbitzariaren etchea, bethi gucian çure aitzinean içan dadien; ceren çu minçatu baitzare, Jainco Jauna, eta çure benedicioneaz benedicatua içanen baita egun eta bethi çure cerbitzariaren etchea.