Bada, bacen Saulen etcheco guiçon bat Siba deitzen cena. Erreguec bere gana deithuric, erran çaroen: Çu çare Siba? Eta harec ihardetsi çuen: Ni naiz, çure muthil.
Eta erreguec erran çuen: Ez othe da norbait guelditzen Saulen etchetic, harequin eguin deçadan Jaincoaren urricalpena? Sibac erregueri erran çaroen: Guelditzen da Jonathasen seme bat, çangoz herbala.
Bada, Saulen seme, Jonathasen semea, Miphiboseth, Dabiden gana ethorri cenean, ahuspez erori eta adoran eman cen. Eta Dabidec erran çaroen: Miphiboseth? Hunec ihardetsi çuen: Huna çure muthila.
Hargatic Dabidec deithu çuen Siba, Saulen muthila, eta erran çaroen: Çure nausiaren semeari eman diozcat Saulenac içan diren gauça guciac eta haren etche gucia.
Lant çoçue beraz lurra çuc, çure semeac eta çure sehiec; eta çure nausiaren semeari jatecoac ekarrico diozcatzu haz dadiençat: bainan Miphibosethec, çure nausiaren semeac ene mahainean janen du bethi oguia. Bada, Sibaren semeac hamaborz baciren, eta sehiac hogoi.
Eta Sibac erregueri erran çaroen: Erregue ene jauna, nola çure muthilari manatu baitioçu, hala eguinen du çure muthilac; eta Miphibosethec ene mahainean janen du, erregueren semeetaric batec beçala.