Eta Jerusalemera sarthuric lagunqueta handi batequin, aberastasun ascorequin, eta balsamu, urhequeta gaitz bat eta harri baliosac çakarzten camelu batzuequin, ethorri cen erregue Salomonen gana, eta erran çarozquien bere bihotzean cituenac oro.
Eta Salomonec arguitu çuen aitzinera eman çarozquien solas gucien gainean, eta hitz bakar bat etzen içan erregueri gordea guelditu citaqueenic eta ceinari ez baitzuen ihardetsi.
Haren mahaineco janhariac, cerbitzarien egon-lekuac, hequien araldeac eta soinecoac, eta hango edaraleac, eta Jaunaren etchean escaincen cituen holocaustac, etzen guehiago bere baithan.
Çure solasez eta çure çuhurciaz; eta ez nituen sinhesten niri erraileac, neroni ethorri arteo eta ene beguiz ikusi arteo; eta frogatu dut eguiaren erdia ere etzarotedala erran. Çure çuhurcia eta çure eguinçac nic omenca adituac baino handiagoac dira.
Benedica bedi çure Jainco Jauna, ceinaren gogaraco içatu baitzare, eta ceinac Israelgo tronuaren gainean eman baitzatu, Jaunac Israel maithatu duelacotz bethi gucico, eta erregue eçarri baitzaitu çucenari eta çucentasunari beren bidea emateco.
Beraz Sabaco erreguinac, Salomoni eman ciozcan seietan hogoi talendu urhezcoac, balsamuqueta handi bat eta harri baliosac. Egundaino gueroztic ez da ekarri içan hambat balsamu nola Sabaco erreguinac eman baitziozcan erregue Salomoni.
Çur usaindun hequietaric erreguec eguin cituen Jaunaren temploco eta erregue jaureguico temposac, eta cantarien guitarrac eta lirac. Halaco çuhamu usaindunic ez da orai arteo egundaino ekarri ez-etare ikusi).
Erregue Salomonec, berriz, Sabaco erreguinari eman ciozcan nahi içan cituen eta hari galdatu guciac, berçalde cirelaric, bere baitharic escaini ciozcanac erregue biçartasun cinezco batequin. Erreguina itzuli eta bere cerbitzariequin goan cen bere lurrera.
Unci guciac ere ceinetan edaten baitzuen erregue Salomonec, urhezcoac ciren, eta Libango oihaneco etchean tresna guciac urhe garbienetic ciren. Cilharra etzen ikusia eta deus guti cen preçatua Salomonen egunetan,
Eta batbederac ekarcen ciozcan emaitzac, cilharrezco eta urhezco unciac, soinecoac, guerlaco harmac, balsamuac ere, eta çaldiac eta mandoac, urthe oroz.
Salomonec bildu cituen orga-lasterrac eta çaldizcoac; orga-lasterrac igan ciren hamalau ehunetara, eta çaldizcoac hamabi miletara; eta eçarri cituen hiri hazcartuetan, eta erreguerequin Jerusalemen.
Eguiptotic sei ehun cilharrezco siclotan atheratzen ciren lau çaldi, eta çazpitan hogoi eta hamar siclotan çaldia. Eta Hethearren erregue guciec eta Siriacoec horreletan salcen cituzten çaldiac.