Salomon erregeak emakume atzerritar ugari maite izan zuen. Faraoiaren alabaz gainera, moabdar, amondar, edomdar, sidondar eta hitita emakumeak ere bai.
Halako emakume atzerritarrei buruz, hau zien agindua Jaunak israeldarrei: «Ez elkartu halakoekin, eta haiek ez bitez zuekin elkartu; izan ere, beren jainkoengana makurraraziko dizkizuete bihotzak, segur aski». Hala ere, Salomon, amodioz, halakoekin elkartu zen.
Honen bihotza jainko arrotzengana makurrarazi zuten zahartzaroan; ez zuen oso-osorik izan Jaunarentzat, bere Jainkoarentzat, beraren aita Davidek izan zuen bezala.
Jerusalemen aurrez aurre dagoen mendian kultu-leku bana eraiki zien Kemox-i, moabdarren sasijainko nardagarriari, eta Milkomi, amondarren sasijainko higuingarriari.
Orduan, esan zion Jaunak Salomoni: «Horrela jokatu duzulako, nire ituna, nik emaniko aginduak gorde ez dituzulako, hara: kendu eginen dizut erregetza eta zure zerbitzarietako bati emanen diot.
Antzina, Davidek Edom lurraldea menderatu zuenean, haren gudalburu Joabek, israeldar hilei lur ematera joan zelarik, hil egin zituen Edomgo gizaseme guztiak.
Madiandik atera eta Paranera heldu ziren; Parango gizon batzuek berekin hartu eta Egiptora jo zuten, hango errege faraoiagana. Honek etxebizitza eman zion Hadadi, baita janaria eta lurzati bat ere.
Tahpeneren ahizpak seme bat ekarri zion, Genubat. Eta Tahpene erreginak faraoiaren jauregian hazi zuen. Genubat faraoiaren jauregian bizi izan zen; beraz, faraoiaren seme-alabekin batera.
Faraoiak galdetu zion: —Zergatik nahi duzu zeure herrira alde egin? Falta al duzu ezer hemen, nire ondoan? Hark erantzun: —Deus ere ez; baina uztazu, arren, joaten.
eta, bere inguruan zenbait gizon bildurik, taldeburu egina. Baina Davidek Hadadezer menderatu zuen garaian, Damaskora jo zuen Rezonek eta Damaskoko eskualdeaz nagusitu zen.
Salomon bizi izan zen artean, Israelen etsai izan zen Rezon hura. Hadadek ere kalte handiak egin zituen; gorroto izan zuen Israel. Edomgo errege izan zen.
Jeroboam gizon adoretsu eta indartsua zen; gizon gazte hark lana nola egiten zuen ikustean, Salomonek Joseren leinuko langile behartu guztien arduradun ipini zuen.
Behinola, Jeroboam Jerusalemdik atera zen batean, Xiloko Ahias profetak aurkitu zuen bidean; soingaineko berria zeraman honek soinean. Biak bakarrik gertatu ziren landan.
Izan ere, utzi egin naute israeldarrek eta sasijainkoak adoratu dituzte: Astarte sidondarren jainkosa, Kemox moabdarren jainkoa eta Milkom amondarren jainkoa. Ez dira nire bideetan ibili, niri atsegin zaidana eginez, nire lege eta erabakiak betez, beren aita Davidek bete zituen bezala.
Hala ere, ez diot erreinu osoa kenduko eskutik; bizi den bitartean buruzagitzan eutsiko diot, nik aukeratu nuen David neure zerbitzariagatik; hark bai bete zituela nire aginduak eta legeak.
Haren semeari leinu bakarra utziko diot; horrela, neure egoitza izateko aukeratu nuen hirian, Jerusalemen, ene zerbitzari Davidek argi-zuzi bat izanen du beti nire aurrean.
Nik agindutako guztia betetzen baduzu, nire lege eta aginduak gordez, ene zerbitzari Davidek egin zuen bezala, zeurekin izango nauzu. Errege-etxe iraunkorra emango dizut, Davidi eman niona bezalakoa. Israel emango dizut;