Çure aitac uztarriric gogorrena eçarri darocu gainean. Hargatic aphur bat guti çaçu orai çure aitaren manamenduco gogortasun handitic, eta gure gainean eçarri duen uztarriaren dorphetasunetic, eta guc cerhitzatuco çaitugu.
Erroboam erregueac batzarre bat iduqui çuen bere aita Salomonen aitzinera bilcen ciren çaharrequin hura bici celaric, eta erran çuen: Cer conseilu ematen darotaçue, populu horri ihardets deçodançat?
Hauquiec erran çaroten: Populu horri egun jausten baçaizquio, amor ematen badioçu eta bere galdea onhesten, eta solas eztiac ematen badiozcatzu, bethico içanen da çure cerbitzuan.
Eta erran çaroeten: Cer conseilu ematen darotaçue ihardesteco populu horri, ceinac erran baitarot: Axit çaçu çure aitac gure gainean eçarri duen uztarria?
Dioçue ene aitac uztarri dorphea eçarri duela çuen gainean; eta nic dorpheagotuco dut oraino çuen uztarria; ene aitac açoteaz jo çaituztete, eta nic harrobiz joco çaituztet.
Beraz hirugarren egunean Jeroboam eta populu gucia Erroboamen gana ethorri ciren, erregue minçatu beçala, erran çuenean: Itzul çaizte ene gana hirugarren egunean.
Eta guiçon-gazteen conseiluaren arabera minçatu citzaioen, erranez: Ene aitac dorphetu du çuen uztarria; nic berriz, dorpheagotuco dut oraino; ene aitac açoteaz jo çaituzte; nic berriz, harrobiz joco çaituztet.
Hargatic populuac ikusiric erreguec etzituela nahi içan ençun, ihardetsi çaroen erranez: Cer ikusteco dugu Dabiden baithan? edo cer primança Isairen semearen baithan? Israel, habil hire olhetara; Dabid, ikusac orai hire etchea. Eta Israel goan cen bere olhetara.
Erroboamec igorri çuen beraz Aduram, cerguen buruco cena; eta Israel guciac harricatu çuen eta hil cen. Bada Erroboam erreguea berehala igan cen bere orga-lasterrera eta ihes eguin çuen Jerusalemera.
Bada, guerthatu cen Israel guciac aditu çuenean Jeroboam itzuli cela, igorri çuela haren bilha, eta batera bilduric deithu çutela eta erregue eçarri Israel guciaren gainean. Judaren leinu bakarra baicic etzen Dabiden etcheari jarraiqui.
Bainan Erroboam ethorri cen Jerusalemera; bildu cituen Judaco etche gucia eta Benjaminen leinua, ehun eta lau hogoi mila guiçon hautac, Israelen etchearen guducatzeco eta erresuma bihurcecotzat Erroboami Salomonen semeari.
Hau dio Jaunac: Ez beçaizte igan, ez-eta guduca Israelgo çuen anaien contra; guiçona bere etchera itzul bedi, ecen hau gucia ene escutic heldu da. Ençun çuten Jaunaren hitza, eta bidetic itzuli ciren Jaunac manatu çaroeten beçala.
Populu hau igaiten bada, Jerulalemen Jaunaren etchean sacrificio eguitera; eta populu hunen bihotza itzulico çaio bere jaunari, Erroboam Judaco erregueri, eta ni hilen naute eta bihurtuco dira haren gana.