Eta Jeroboamec bere emazteari erran çaroen: Jaiqui çaite eta soinecoz alda, eçagut etzeçaten Jeroboamen emaztea çarela; eta çoaci Silora non egoten baita Ahias profeta, ceinac erran içan baitarot populu hunen gainean erreguinatzecoa nincela.
Halaber escuan har çatzu hamar ogui, ophil bat eta unci bat eztiz bethea, eta haren gana çoaci; ecen harec erranen darotzu cer guerthatuco çaroen haur huni.
Bada Jaunac erran çaroen Ahias: Huna non Jeroboamen emaztea sarcen den bere seme eri duenaren gainean çure consultatzera. Hau eta hau erranen diozcatzu. Beraz nola sarcen baitzen eta nor cen gordetzen baitzuen,
Çoaz eta Jerohoami erroçu: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Ceren goratu çaitudan populuaren erditic, eta eman içan darotzudan buruçaguitasuna Israelgo ene populuaren gainean;
Eta urratu dudan Dabiden etchearen erreinua; eta etzaren içatu Dabid ene cerbitzaria beçala, ceinac beguiratu baititu ene manamenduac, eta jarraiqui baitzait bere bihotz guciz, ene aitzinean gogaragarri cena eguinez;
Bainan ceren eguin duçun gaizqui guehiago çure aitzinean içatu diren guciec baino, eta eguin ditutzun jainco arrotzac eta urthuac, ni hasarrearazteco; eta ceren ni çure guibelerat arthiqui nauçun;
Hargatic huna non nic ondicoac erorraracico ditudan Jeroboamen etchearen gainera; joco ditut Jeroboamenganicacoac, harrasiari guernua ixurcen duena, eta hersia dagoena, eta azquena Israelen, eta xahutuco ditut Jeroboamen etchearen ondarrac, hala nola xahutzen ohi baitira cikinac garbitasuna eguin arteo.
Jeroboamenganicacoac hirian hilen direnac, çakurrec janen dituzte; bazterretan hilen direnac berriz, ceruco hegastinec iretsico dituzte, ecic Jauna da minçatu.
Israel guciac deithoratuco eta ehorcico du; ecic hura bakarra içanen da Jeroboamenganicacoetaric hobira sarthuco dutena, ceren beguitharte eguin baitio Israelgo Jainco Jaunac Jeroboamen etchean.
Eta Jainco Jaunac joco du Israel, kanabera urean iharrosten ohi den beçala; eta Israel kenduco du horien arbasoei eman içan daroeten lur on huntaric, eta hibaiaz haindian haiçatuco ditu, ceren dituzten lucuac eguin Jaunaren hasarrearazteco.
Eta Jeroboam erreguinatu cen egunac heldu içan ciren hogoi eta bi urthetara; eta lokartu cen bere arbasoequin, eta Nadab haren semea erreguinatu cen haren orde.
Bada, Erroboam Salomonen semea Judan erreguinatu cen. Berrogoi eta bat urthe cituen erreguinatzen hasi cenean. Hamaçazpi urthez erreguinatu cen Jerusalemen, Jaunac bere icenaren eçarceco Israelgo leinu gucietaric hautatu çuen hirian. Haren ama Naama Amontarra deitzen cen.
Erroboam lokartu cen bere arbasoequin, eta hequiequin ehorcia içan cen Dabiden hirian. Haren amaren icena cen Naama Amontarra. Abiam haren semea erreguinatu cen haren orde.