Haren aitac hartaz lehenago eguin cituen bekatu gucietan ibili cen; eta bere bihotza etzuen bere Jainco Jaunaren aitzinean garbi, Dabid haren aitaren bihotza içatu cen beçala.
Abiamen eguinça eta eguin cituen guciac ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan? Eta gudu bat eman cen Abiamen eta Jeroboamen artean.
Berçalde urrundu çuen orobat bere ama Maaca, etzadiençat buruçagui içan Priaporen sacrificioetan, eta hari consecratu çaroen lucuan; eragotzi çuen haren cilhoa, phorrocatu haren idola icigarria eta erre Cedrongo errecan.
Batasun bada çure eta ene artean, hala nola çure aitaren eta ene aitaren artean; hargatic igorri darozquitzut emaitzac, urhea eta cilharra; eta galdeguiten dut ethor çaitecen eta alferretara bihur deçaçun Israelgo erregue Baasarequin duçun batasuna, eta harec ene gatic guibelerat eguin deçan.
Benadadec onhetsiric Asa erreguearen galdea, bere armadaco buruçaguiac igorri cituen Israelgo hirietara, eta jo cituzten Ahion, Dan, Abel-etche Maacarena eta Ceneroth gucia, erran nahi baita Nefthaliren lurra oro.
Bada, Asa erregueac meçua igorri çuen Juda gucira, cioelaric: Nihor ez bedi aitzaquietan gueldi. Eta Erramatic eraman cituzten harriac eta çurac ceinetaz Baasac eguin baitzuen Errama, eta hequietaz Asa erregueac eguin cituen Gabaa Benjaminen eta Maspha.
Eta Asaren gaineraco eguinça guciac, haren bihotzoitasun guciac, eta eguin cituenac oro, eta alchatu cituen hiriac ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan? Eta bere çaharcean çangoac hebaindu citzaizcon.
Nadab berriz, Jeroboamen semea Israelen gainean erreguinatu cen Asa Judaco erregueren bigarren urthean, eta bi urthez erreguinatu cen Israelen gainean.
Bainan Baasa Ahiasen semeac, Isacarren etchecoac celatatu eta hil çuen Jebethonen, ceina Filistindarren hiri bat baita; ecen Nadabec eta Israeldarrec orduan sethiatzen çuten Jebethon.
Eta erreguetu ondoan, jo çuen Jeroboamen etche gucia; haren odolecoric etzuen bakar bat ere utzi, gucia xahutu arteo, Jaunac bere cerbitzari Ahias Silontarraren arartecoz erran çuen hitzaren arabera,