Handic asco egunen buruan, Jauna Eliasi minçatu citzaioen, hirugarren urthean, erraten çaroelaric: Çoaz eta çure burua erakutsoçu Acabi, aria eman deçadan lurraren gainera.
Ecic noiz-ere Jeçabelec hilcen baitzituen Jaunaren profetac, Abdiasec hartu cituen ehun profeta; gorde cituen bi cilhoquetan, berrogoi eta hamar batean eta berrogoi eta hamar bercean, eta oguiz eta urez haci cituen.
Acabec erran çaroen beraz Abdiasi: Çoaz bazterretaco ithur-ur gucietara eta haran gucietara, hean atzeman deçaquegun belharric, eta itzur çaldiac eta mandoac detzazquegun, eta aciendac oro hil ez ditecen.
Bici bedi çure Jainco Jauna, ceren ez baita ez jendaquiric, ez erreinuric, ceinetara ene nausiac ez baitu çure bilhatzera igorri; eta oroc ihardestenez: Ez da hemen, errequeitu ditu erregue bakotcha eta populuac, etzinelacotz nihon atzematen.
Eta çure ganic urrundu naitequeenean, Jaunaren izpirituac eramanen çaitu nic ez daquidan leku batera; eta Acabi hurbilduric, emanen diot berria, eta nic çu ez kausitzenez, harec hilen nau. Bizquitartean çure cerbitzaria haurretic Jaunaren beldur da.
Ez othe çaituzte jaquinsun eguin, çu ene jauna, nic eguin nuenaz Jeçabelec hilcen cituenean Jaunaren profetac, nola gorde nituen Jaunaren profetetaric ehun guiçon cilhoquetan, berrogoi eta hamar batean, eta berrogoi eta hamar bercean, eta nola haci nituen oguiz eta urez?
Eliasec ihardetsi çuen: Ez dut nic Israel nahasi, bainan bai çuc eta çure aitaren etcheac, Jaunaren manamenduac bazterrerat utzi ditutzuenec eta Baali jarraiqui çaretenec.
Gucien gatic, igor çaçu orai, eta ene gana, Carmelgo mendira bilaraz çatzu Israel gucia, eta Baalen lau ehun eta berrogoi eta hamar profetac, eta lucuetaco lau ehun profetac, Jeçabelen mahainetic jaten dutenac.
Bada, Elias populu guciari hurbilduric, erran çuen: Noiz arteo bi aldeetara eguinen duçue maingu? Baldin Jauna bada Jainco, jarraic çaquiozquite; Baal balin bada ordean jainco, çohazquiote ondotic. Eta populuac etzioen hitz bat ihardetsi.
Eman bequizquigu bi idi, eta hequiec berençat bat hauta beçate, eta phuscaturic eçar beçate egurren gainean, bainan ez beçate azpitic suric eman: eta nic phuscatuco dut berce idia eta egurren gainean eçarrico dut, bainan ez dut azpian suric emanen.
Çuen jaincoen icenac deith çatzue, eta nic deithuco dut ene Jaunaren icena: eta suaz ençunen gaituen Jaincoa, hura bera Jainco içan bedi. Populu guciac ihardestean erran çuen: Solasa guciz ona da.
Eliasec erran çaroeten beraz Baalen profetei: Hauta çaçue idi bat, eta lehenic eguiçue, guehiago çaretelacotz; deith çatzue çuen jaincoen icenac eta suric azpitic ez eman.
Hauquiec hartu ondoan eman çaroeten idia, xuxendu çuten, eta goicetic egüerdiraino hari ciren Baalen deitzen, erranez: Baal, ençun gaitzatzu. Bainan etzen minçoric aguercen eta nihorc etzuen ihardesten; eta eguin çuten aldarearen gainetic iragaiten ciren.
Eta orduco egüerdi celaric, Eliasec trufatzen cituen, erranez: Gorago oihu eguiçue; ecic jainco da, eta beharbada solasean dago, edo trica-leku cembaitetan, edo bidean, edo lo dago segura, atzarraraci behar da.
Bainan egüerdi iragan ondoan, eta eguinahalca hari cirenei sacrificioa escaincen ohi den ordua ethorri citzaioten, eta etzen minçoric aditzen, nihorc etzuen ihardesten eta nihorc etzituen othoitz eguileac ençuten.
Eta hartu cituen hamabi harri Jacoben semeen leinuetaco nombrearen arabera, Jacob ceinari minçatu baitzitzaioen Jauna, cioelaric: Israel içanen da çure icena.
Eta erran çuen: Urez lau pegar bethe çatzue eta ixur holocaustaren eta egurren gainera. Eta erran çuen berriz: Hori eguiçue bigarren aldico. Bigarrenecoan eguin çutenean, erran çuen: Hirugarren aldico ere hori bera eguiçue. Eta hirugarrenecoan eguin çuten,
Eta holocaustaren escainceco ordua ethorri cenean, hurbilduric Elias profetac erran çuen: Abrahamen, eta Isaaquen, eta Israelen Jainco Jauna, erakutsaçu egun Israelen Jaincoa çu çarela, eta ni çure cerbitzaria, eta çure manuen arabera eguin ditudala hauquiec oro.
Eta Eliasec erran çaroeten: Har çatzue Baalen profetac, eta horietaric bat bakarra itzur ez bedi. Hartu cituzten ondoan, Eliasec eraman cituen Cifongo errecara eta han hil cituen.
Eta erran çaroen bere muthilari: Igan çaite eta itsas-aldera beguira çaçu. Igan cenean eta beguiratu çuen ondoan, hunec erran çuen: Ez da deusere. Eta? Ciasec erran çaroen berriz: Çazpi aldiz bihar çaite.
Eta alde batera eta bercera itzulcen celaric, hara non cerua belz-belça eguin cen, eta hedoiac, eta haicea eta uhar handi bat eguin ciren. Acab beraz orga-lasterrera iganic Jezrahelera goan cen;