Acab Nabothi minçatu cen beraz erraten çaroelaric: Indaçu niri çure mahastia, baratzecariençat enetzat eguin deçadan baratze bat, ceren hurbil baitut eta ene etchearen alde-aldean, eta haren orde emanen darotzut hobea den mahasti bat; edo hobe duçula uste baduçu, cer-ere balio baituque eta hura dirutan emanen darotzut.
Acab beraz bere etcherat ethorri cen gucia gaitzitua eta horçac carrascatuz Naboth Jezraeldarraren hitzaren gainean, ceren erran çaroen: Ez darotzut emanen: ene arbasoenganicaco ondorea. Eta bere burua arthiquiric bere ohearen gainera, beguithartea çokoco aldera itzuli çuen, eta etzuen jan.
Acabec ihardetsi çaroen: Minçatu dut Naboth Jezraeldarra eta erran diot: Indaçu dirutan çure mahastia; edo, nahiago baduçu, horren ordain mahasti hobe bat emanen darotzut. Eta harec erran darot: Ez darotzut ene mahastia emanen.
Acabi erran çaroen beraz bere emazte Jeçabelec: Escudancia handitaco çare eta manamendu ederra derabilcaçu Israelgo erresuman. Jaiqui çaite, jan çaçu eta etzaitecela grina; nic emanen darotzut Naboth Jezraeldarraren mahastia.
Hargatic gutun batzu iscribatu cituen Acaben icenean eta haren ciguiluaz jo cituen, eta igorri cituen Nabothen hirian harequin egoten ciren çaharrei eta lehembicicoei.
Haren contra bil çatzue Belialen bi seme, gueçurrezco lekutotasunez erranen dutenac: Nabothec Jaincoa eta erregue burhoztatu ditu. Eta ilkiaraz çaçue eta harrica, eta horreletan hil bedi.
Eta erakarriric bi guiçon, debruaren bi seme, haren contra jarraraci cituzten; eta hauquiec, erran nahi da debruaren bi guiçonec, Nabothen contra populuaren aitzinean lekucotasun hau atheratu çuten: Nabothec Jaincoa eta erregue burhoztatu ditu. Gauça horren gatic hiritic ilkiaraci eta harrica hil çuten.
Jeçabelec berriz, aditu çuenean Naboth harricatua eta hila cela, Acabi erran çaroen: Jaiqui çaite eta goça çaçu Naboth Jezraeldarraren mahastia, ceina ez baitarotzu nahi içan onhetsi eta dirutan erran; Naboth ecen ez da bici, bainan hila da.
Eta huneletan minça çaquizquio: Hau dio Jaunac: Hil duc, eta oraino hilaren onaz jabetu haiz. Eta horren ondotic erranen duçu: Hau dio Jaunac: Çakurrec Nabothen odola milicatu duten toqui hortan, milicatuco dute hire odola ere.
Huna non gaitza hire gainera jautsaracico dudan, eta ebaquico diat hire ondoregoa, eta Acabenganicacoac hilen ditiat harrasiari guernua ixurcen duena, eta maingua, eta azquena Israelen.
Hargatic Acabec aditu cituenean hitz horiec, phorroscatu cituen bere soinecoac, çurdatzaz estali çuen bere larrua, barur eguin çuen eta çakuan lo, eta burua aphalduric ibili cen.
Ez othe duçu Acab ene aitzinean aphaldua ikusi? ceren beraz aphaldua den ene gatic, ez dut haren egunetan jautsaracico gaitza, bainan haren semearen egunetan erorraracico dut gaitza haren etchearen gainera.