×

Elizen Arteko 2008

1 Rois 4

1
Salomon Israel osoko errege zen.
2
Honako hauek ziren haren funtzionarioak: apaiz nagusi: Azarias, Tzadoken semea;
3
idazkari: Elihoref eta Ahias, Xixaren semeak; agirizain: Josafat, Ahiluden semea;
4
gudalburu: Benaias, Joiadaren semea; apaiz: Tzadok eta Abiatar;
5
eskualdeburuen arduradun: Azarias, Natanen semea; erregearen aholkulari: Zabud apaiza, Natanen semea;
6
jauregizain: Ahixar; lanera behartuen arduradun: Adoniram, Abdaren semea.
7
Salomonek hamabi eskualdeburu zituen Israel osoan. Bakoitzak urtean hilabete batez hornitu behar zituen erregea eta beronen etxekoak.
8
Hona hemen haien izenak: Hurren semea, Efraimgo mendebaldean;
9
Dekerren semea, Makatzen, Xaalbimen, Bet-Xemexen, Elonen eta Bet-Hananen;
10
Heseden semea, Aruboten; bere ardurapean zituen honek Soko eta Hefer lurralde osoa ere;
11
Abinadaben semea, Salomonen alaba Tafat-ekin ezkondua, Dor mendialde osoan;
12
Baana, Ahiluden semea, Taanak-en, Megidon eta Tzartan ondoan dagoen Bet-Xanen, Izreel baino beherago, Bet-Xandik Abel-Meholaraino, Jokmoam baino harantzago;
13
Geberren semea, Galaadeko Ramot hirian; bere ardurapekoak zituen honek Manasesen seme Jairen Herrixkak, Galaaden zeudenak; bere ardurapekoa zuen Baxan lautadan dagoen Argob eskualdea ere: harresiak eta brontzezko morroiloak zituzten hirurogei hiri handi;
14
Ahinadab, Idoren semea, Mahanaimen;
15
Ahimaatz, Neftalin; hau ere Salomonen alaba batekin ezkondua zegoen, Bosmat-ekin;
16
Baana, Huxairen semea, Axerren eta Alot-en;
17
Josafat, Paruahen semea, Isakarren;
18
Ximi, Elaren semea, Benjaminen;
19
Geber, Uriren semea, Galaad lurraldean, amortarren errege Sihon-en eta Baxango errege Og-en lurralde izanikoan. Judan ere eskualdeburu bat zegoen.
20
Juda eta Israelgo jendea itsasertzeko hondarra bezain ugaria zen. Bazuten jan-edaririk aski eta pozik bizi ziren.
Basque Bible 2008
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
:
Enregistrer les notes