Guerthatu cen beraz Israelgo semeac Eguiptotic ilki ciren laur ehun eta laur hogoigarren urthean, Salomonen Israelen gaineco erreguetasuneco laugarren urthean, cioco hilabethean (ceina baita bigarren hilabethea), Jaunari eguiten hasi citzaioela etchea.
Temploaren aitzinean lorio bat bacen hogoi besoren lucetasunecoa, temploaren çabaltasuneco neurriaren arabera, eta hamar beso cituen çabalera templuaren aitzinaldean.
Temploco harrasiaren gainean inguruan alchatu cituen hirur selharu, etchearen harrasietan, temploaren eta oraclearen inguru gucian, eta hegalac eguin cituen inguruan,
Jaunaren etchea eguin cenean, harri aphainduz eta akabatuz eguina içan cen; eta ez mailuca, ez haizcora, ez edocein burdin-tresna etzen temploan ençun eguiten hari cenean.
Ikusten dut alchatzen duçun etchea: ene manamenduetan ibilcen baçare, ene erabaquien arabera eguiten baduçu eta ene manuac beguiratzen baditutzu, hequien arabera ibiliz, iduquico darotzut çure aita Dabidi eman diodan hitza.
Querubinaren hegal batec borz beso cituen, eta querubinaren berce hegalac borz beso: hori da, hamar beso cituztela hegal baten mocotic bercearen mocoraino.
Querubinac eçarri cituen barneco temploaren erdian: querubinec, berriz, hegalac hedatzen cituzten, eta hegal batec uquitzen çuen harrasia, eta bigarren querubinaren hegalac uquitzen çuen berce harrasia: berce bi hegalec, berriz, temploaren erdian elkar uquitzen çuten.
Eta bi atheac eguin cituen olibaquiz; querubin eta adar-itchurac eta lorecadurac, hainitz atheratzen cirenac hequietan bernuçatu cituen, eta estali cituen urhez; urhez estali cituen, hala querubinac, nola adarrac eta berceac.
Eta hamecagarren urthean, buleco hilabethean (hura da çorcigarren hilabethea), akabatua içan cen etchea bere lan gucian eta bere tresneria gucian. Salomonec hura eguin çuen çazpi urthez.