Baina Judako errege izana zen Joramen alaba eta Akaziasen arreba Joxebak Akaziasen seme Joax hartu, hil behar zituzten errege-senitartekoen artetik atera eta, inudearekin batera, tenpluko logela batean sartu zuen. Horrela atera zuten Ataliaren atzaparretatik, eta ez zuten hil.
Zazpigarren urtean, kariarren eta gudarien ehuntariak etorrarazi zituen Joiada apaizak bere aurrera, Jaunaren etxera. Haiekin hitzarmena burutu eta zin eragin zien Jaunaren etxean. Ondoren, errege-semea erakutsi zien,
Nork bere armak eskuan dituela, erregearen inguruan jarriko zarete, eta norbaitek zuen tartetik harengana sartu nahi izango balu, hil ezazue. Lagundu erregeari toki guztietara».
Ehuntariek zehatz bete zuten Joiada apaizak agindu guztia: zaintzaldia larunbatez hasten nahiz bukatzen zuten gizonak hartu eta Joiadaren aurrera etorri ziren.
Orduan, Joiadak erregearen seme Joax aterarazi, koroa ezarri eta itunaren agiria eman zion, eta olioa isuriz, errege gantzutu zuen. Jende guztiak, txaloka, honela zioen oihuka: «Gora erregea!»
Eta begiratzean, erregea ikusi zuen oholtza gainean zutik, ohi zen bezala. Buruzagiak eta turuta-jotzaileak erregearen ondoan zeuden; herriko jendea, berriz, pozez beterik zebilen, turuten soinura. Ataliak, bere soinekoak urratuz, garrasi egin zuen: —Traizioa! Traizioa!
Orduan, Joiada apaizak, ez baitzuen nahi Atalia Jaunaren etxean hil zezaten, hau agindu zien gudarostearen buruzagi ziren ehuntariei: —Atera ezazue tenplutik, zeuen lerro artetik. Norbaitek jarraitzen badio, hil ezpataz.
Gero, Joiadak ituna egin zuen Jaunaren eta errege eta herriaren artean, herri hura benetan Jaunaren herri izan zedin. Erregearen eta herriaren artean ere egin zuen ituna.
Ondoren, jendeak Baalen jauretxera joan eta lurrera bota zuen; xehe-xehe egin zituen hango aldare eta irudiak, eta Baalen apaiza zen Matan hil egin zuten aldarearen aitzinean. Joiada apaizak zaintzaileak ipini zituen Jaunaren etxean.
Gero, ehuntariak, kariarrak, guardiak eta jende guztia bilaraziz, Jaunaren etxetik jaitsi eta guardien atetik sarrarazi zuen Joiadak erregea jauregian. Eta Joax errege-aulkian jarri zen.