Eta Jaunac salbatzaile bat eman çaroen Israeli, eta Siriaco erregueren escuetaric atheratua içan cen; eta Israelgo semeac, beihala beçala baquean egotu ciren beren olhetan.
Eta populutic Joacaci etzitzaizcon guelditu berrogoi eta hamar çaldizco baicic, hamar orga-laster eta hamar mila oinezco; ecic Siriaco erreguec xahutu eta ogui-jotzetaco herrautsa beçala eçarri cituen.
Joacacen gaineraco eguinçac berriz, eta haren bihotzoitasuna eta harec eguin cituen guciac, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?
Joasen gaineraco eguinçac berriz, eta harec eguin cituen guciac, eta haren bihotzoitasuna, eta nola guducatu çuen Amasias Judaco erregue, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?
Bada, Eliseo hilceco gaitzetic eri cen; eta Joas Israelgo erregue jautsi cen haren gana, eta nigar eguiten çuen haren aitzinean, eta erraten çuen: Ene aita! ene aita! Israelgo orga-lasterra! orga-lasterreco çaina!
Eta erran çuen: Har çatzu gueciac. Erreguec hartu cituen, eta Eliseoc erran çaroen berriz: Jo çaçu gueciaz lurra. Eta hiruretan joric, guelditu cenean,
Jaincoaren guiçona samurtu citzaioen eta erran çaroen: Jo bacindu borz aldiz, edo seiez, edo çazpiz, herrausteraino joco cinduen Siria; bada orai, hiruretan joco duçu.
Eta hil baten ehorztera cihoacen guiçonec ikusi cituzten ohoinac, eta hila arthiqui çuten Eliseoren hobira. Gorphutzac uquitu cituenean Eliseoren heçurrac, guiçona phiztu cen, eta çangoen gainera xutitu cen.
Jauna urricaldu citzaioten Israeldarrei, eta bihurtu cen hequien gana, Abrahamequin, Isaaquequin eta Jacobequin çuen batasunaren gatic. Etzituen nahi içan galdu, ez-eta alde bat iraici oraidinocoan.
Eta Joasec Joacacen semeac Haçaelen seme Benadaden escutic hartu cituen Haçaelec haren aita Joacacen escutic guerlaco çucenez hartu cituen hiriac. Hirur aldiz jo çuen Joasec, eta Israeli hiriac bihurtu ciozcan.