Hogoi eta borz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean; hogoi eta bederatzi urthez erreguinatu cen Jerusalemen; haren amaren icena cen Joadan Jerusalemecoa.
Bainan hilçaile hequien semeac etzituen hil Moisen legueco liburuan iscribatua denaren arabera, eta Jaunac manatu beçala, erran çuenean: Aitac ez dira hilen semeen gatic, eta semeac ez dira aiten gatic hilen; bainan cein bere gaizquia gatic hilen da.
Orduan Amasiasec bidalquinac igorri ciozcan Joasi Joacacen semeari, Joacaz baitzen Israelgo erregue Jehuren semea; eta gaztiatu çaroen: Çato eta dugun elkar ikus.
Edom joric nausitu çaizquio eta bihotza hantu çaitzu. Goça çaçu çure ospea eta jar çaite çure etchean; certan çabilça gaitzaren ondoan, lurra jo deçaçun othe, eta Judac ere çurequin batean?
Joasec berriz, Israelgo erreguec, Bethsamesen hartu çuen Amasias Judaco erregue Joasen semea, Joas Ocociasen semea baitzen, eta eraman çuen Jerusalemera. Lurrerat arthiqui çuen Jerusalemeco harrasia, Efraimgo athetic izquinaco athera, lau ehun besotan.
Joasen gaineraco eguinçac berriz, eta bihotzoitasuna ceinarequin guducatu baitzen Judaco erregue Amasiasen contra, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?
Eta haren contra cin-harce bat eguin cen Jerusalemen; bainan harec Laquisera ihes eguin çuen. Eta haren ondotic Laquisera igorri çuten, eta han hil çuten.
Judaco erregue Joasen seme Amasiasen hamaborzgarren urthean, Jeroboam, Joas Israelgo erregueren semea, Samarian erreguinatu cen berrogoi eta bat urthez.
Jeroboamen gaineraco eguinçac berriz, eta harec eguin cituenac oro, eta haren bihotzoitasuna guduetan, eta nola Israelera bihurtu cituen Damas eta Emath Judacoac, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?