Acacec hogoi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hamasei urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Bere Jainco Jaunaren aitzinean gogaragarri cena etzuen eguin bere aita Dabidec beçala.
Bainan Israelgo erregueen bideaz ibili cen; eta guehiago dena, bere semea ere consecratu çuen, sutic iraganaraciz, Jaunac Israelen aitzinean haiçatu cituen jendaien idolatiarqueriaren arabera.
Orduan Errasin Siriaco erregue, eta Phacee Erromeliaren semea, Israelgo erregue, guducatzera igan ciren Jerusalemera; eta sethioan çaducatelatic Acaz, etzuten halere ahal içan xahutu.
Errasinec Siriaco erreguec orduan hartu çuen guibelerat Aila Siriacoa, eta Juduac kendu cituen handic; eta Idumearrac ethorri ciren Ailara, eta han eguin çuten beren egoitza egundinocoan.
Bada Acacec bidalquinac igorri ciozcan Theglathphalasarri, Asiriarren erregueri, cioelaric: Ni çure cerbitzari eta çure seme naiz; igan çaite eta itzur neçaçu Siriaco erregueren escutic eta Israelgo erregueren escutic, ceren ene contra baitira alchatu.
Eta Urias apheçac aldare bat eguin çuen erregue Acacec Damastic manatu gucien arabera; eta hala eguin çuen Urias apheçac, erregue Acaz Damastic ethor cedin artean.
Jaunaren aitzinean cen cobrezco aldarea berriz, kendu çuen temploco aitzindeguitic, eta aldarearen lekutic, eta Jaunaren temploco lekutic, eta eçarri çuen aldare berriaren sahetsetic ipharrerat.
Halaber Acaz erregueac Urias apheçari manu eman çaroen, cioelaric: Aldare handienaren gainean escain çatzu goicetaco holocausta eta arratsetaco sacrificioa, erregueren holocausta eta sacrificioa, eta lurreco populu guciaren holocausta, eta hequien sacrificio eta libacioneac; eta aldare horren gainera ixurico duçu holocaustaco odol gucia eta bitimaco odol gucia; cobrezco aldarea berriz, egonen da nic nahico dudaneracoz.
Bada, Acaz erregueac kendu cituen oin lanquetatuac eta hequien gainean ciren unciac; itsasoa jautsi çuen jasaiten çuten idien gainetic, eta eçarri çuen harrizco galçadaren gainean.