Hogoi eta borz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean; eta hogoi eta bederatzi urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren amaren icena cen Abi Çacariasen alaba.
Israelgo Jainco Jauna baithan çuen bere uriquitza; hargatic ez da hartaz gueroz Judaco erregue gucietan haren iduricoric içatu, ez-etare haren aitzinean içan cirenetan.
Ceren ez baitzuten ençun beren Jainco Jaunaren minçoa, bainan bai hautsi harequilaco patua; eta etzutelacoz ez ençun, ez eguin, Moisec Jaunaren cerbitzariac manatu çarozquiten guciac oro.
Orduan Ecequiasec hautsi cituen Jaunaren etcheco bi athe-alderdiac, eta berac iratchiqui ciozcaten urhe-xaflac, eta Asiriarren erregueri eman çarozquien.
Eta deithu çuten erregue. Bada, Eliacim Helciasen semea, erregueren etcheguiçona, Sobna iscribaua, eta Joahe agueriçaina Asaphen semea ilki ciren hequietara.
Eta Errabsacesec erran çaroeten Erroçue Ecequiasi: Hau dio erregue handiac, Asiriarren erreguec: Cer da ustequeria hori ceinaren gainean bermatzen baihaiz?
Ala duc hire iguriquitza Eguiptoarra baithan, kanaberazco makila hautsi hartan? Haren gainean bermatuco den guiçonari kanabera hautsia sarthuco çaioc escutic eta cilhatuco cioc. Horra cer den Faraon Eguiptoco erregue, haren pesquiçan egoten direnençat.
Erraten bacinarotate: Gure Jainco Jaunaren baithan dugu gure ustea ez othe da hura bera ceinaren leku gorac eta aldareac urratu baititu Ecequiasec, Judari eta Jerusalemeri manatuz: Aldare hunen aitzinean adoratuco duçue Jerusalemen?
Iragan çaitezte beraz orai Asiriarren erregue ene nausia gana, eta emanen darozquitzuet bi mila çaldi eta ikusaçue ahal dituzquetzuen hequien igaileac.
Eta nola buru eguin cineçaquete ene nausiaren cerbitzari ttipienen arteco satrapa baten aitzinean? Ala Eguiptoaren gainean daducaçue çuen pesquiça, hango orga-laster eta çaldizcoen gatic?
Eta Errabsacesec ihardetsi çaroeten, erranen çuelaric: Hire nausia gana eta hire gana igorri othe naic ene nausiac solas hauquien eguitera, eta ez hobequi harrasi gainean jarriac diren guiçonetara, ceinac çuequin jan beharco baitute beren ongarria eta edan beren guernua?
Ez biaçaçuete ustequeriaric eman Jaunaren gainean, erranez: Jaunac atheratuco gaitu athequetaric, eta ez du hiri hau arthiquiren Asiriarren erregueren escura.
Berautzue Ecequiasen ençutetic. Ecen hau dio Asiriarren erreguec: Enequin eguiçue çuençat on dena, eta ene ganat ilki çaitezte, eta ceinec bere mahastitic eta bere picotic janen du, eta çuen urteguietaric edanen duçue,
Ethor nadien arteo, eta eraman çaitzatedan çuen lurraren idurico berce lur batera, lur aberats eta arnotsu batera, lur oguitsu eta mahastitsua, oliba, olio eta ezti lurrera, eta bicico çarete eta etzarete hilen. Ez beçaçue ençun Ecequias, ceinac enganatzen baitzaituztete, erranez: Jaunac atheraturen gaitu.
Soinecoac hautsiric Ecequiasen gana ethorri ciren beraz Eliacim erregueren etcheguiçona, Sobna iscribaua eta Joahe agueriçaina, Asaphen semea; eta heldu ciozcaten Errabsucesen hitzac.