Eta bihurtu cen, eta eguin cituen leku gorac haren aita Ecequiasec urratu, cituenac; eta aldareac alchatu çarozquien Baali, eta lucuac eguin cituen, Israelgo erregue Acabec eguin cituen beçala, eta adoratu eta imolatu çuen ceruco içarreria guciari.
Sutic iraganaraci çuen bere semea, asmaguinçan haritu cen eta hegastin celataquetan, pithonac eguin cituen eta usnaguinac usutu, Jaunaren aitzinean gaizquiaren eguiteco, eta haren hasarrearazteco.
Eta Israeli ez darot guehiago oina higuiaracico horien aitei eman içan darotedan lurretic; baldin bizquitartean beguiratzen badituzte nic manatu daroeztedan guciac, eta ene cerbitzari Moisec eman daroeten leguea osoqui.
Ceren Manasec Judaco erreguec eguin dituen tzarqueria nihonereco handien horiec, horrec baino lehen Amorhearrec eguin dituztenez guehiagocoac, eta bere lohiquerietan kutsaraci duelacoz Juda;
Horien gatic hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Huna non ondicoac erakarriren ditudan Jerusalemeren eta Judaren gainera, hambatetaraino non ençunen dituzten guciei beharri biac hixtuca harico baitzaizcote.
Eta Jerusalemen gainera hedatuco ditut Samariaco soka eta Acaben etchearen carga; eceztatuco dut Jerusaleme, oholetaco iscribua eceztatzen ohi den beçala; eta xahutuz, berriz eta berriz harico naitzaio xahucariaz gainetic.
Ene primançaren ondarrac berriz, utzico ditut, eta arthiquico ditut beren etsaien escuetara; eta norc larru eta norc biluz, beren ixterbeguien escuco içanen dira;
Manaseren gaineraco eguinçac berriz, eta harec eguin cituenac oro, eta haren bekatua, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan?
Eta Manase lokartu cen bere arbasoequin eta ehorcia içan cen bere etcheco baratzean, Oçaren baratzean; eta Amon haren semea erreguinatu cen haren orde.
Amonec hogoi eta bi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean; bi urthez erreguinatu cen Jerusalemen: haren ama deitzen cen Alesalemeth, Jetebaco Harusen alaba.