Eta Jaunac igorri çarozquien ohoinac Siriatic, eta ohoinac Moabetic, eta ohoinac Amonen semeetaric; eta Judan sarraraci cituen haren xahutzera, Jaunac bere cerbitzari profetez erran hitzaren arabera.
Joaquinen gaineraco eguinçac berriz, eta harec eguin cituenac oro, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan? Eta Joaquin lokartu cen bere arbasoequin.
Eta Joaquin Judaco erregue Babilonaco erregueren ganat ilki cen, bera eta bere ama, eta bere cerbitzariac, eta bere aitzindariac, eta bere ebaquiac; eta Babilonaco erreguec hartu çuen bere erreinuco çorcigarren urthean.
Eta eraman cituen Jerusaleme gucia, eta aitzindari guciac, eta armadaco guiçon hazcarrac oro, hamar mila gathibutzat, eta oficiale eta cilharguin guciac; eta nihor etzen içan utziric, toquico populuco beharrac baicen.
Halaber eraman cituen Babilonara Joaquin erreguea eta erregueren ama, eta erregueren emazteac, eta haren ebaquiac; eta lekuco juieac ere gathibu eraman cituen Jerusalemetic Babilonara.
Eta Babilonaco erreguec gathibu eraman cituen Babilonara guiçon hazcarrac oro, çazpi mila, oficialeac eta cilharguinac mila, oro guiçon hazcarrac eta guerlariac.
Sedeciasec hogoi eta bat urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hameca urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama, Jeremias Lobnacoaren alaba, Amital deitzen cen.
Eta Jauna hasarretuz cihoan Jerusalemen eta Judaren contra, bere beguithartearen aitzinetic arthic cetzan arteo. Eta Sedecias urrundu cen Babilonaco erregueren ganic.