Siriaco erreguec erran çaroen: Çoaz eta gutunac igorrico diotzat Israelgo erregueri. Naaman bideari lothu cenean, hamar cilharrezco talendu eta sei mila urhezco diru eta hamar aldagarri berequin hartu cituen.
Israelgo erregueri gutunac ekarri ciozcan, hunelaco hitzetacoac: Gutun hau escura hartu duqueçunean, jaquinen duçu Naaman ene cerbitzaria bidali darotzudala bere leguenetic senda deçaçun.
Eta Israelgo erreguec gutunac iracurtu cituenean, bere soinecoac urratu cituen eta erran çuen: Jaincoa othe naiz ni, bicia ken eta eman ahal içateco, niri igorri darotanaz gueroz guiçon bat leguenetic sendatzera? ohartemaçue eta ikus ene contra makurbidequeta derabilala.
Abana eta Pharphar Damasco hibaiac ez othe dira Israelgo ur guciac baino hobeac ni hequietan garbitzeco eta xahu eguiteco? Guibelaz itzuliric beraz, eta gaitzituric cihoalaric,
Bere cerbitzariac hurbildu citzaizcoen eta erran çaroten: Aita, baldin profetac gauça gaitz bat erran balarotzu, segur eguin behar içanen cinduen; cembatez beraz hobequi erran darotzunaz gueroztic orai: Garbi çaite eta xahu gueldituco çare?
Naaman jautsi eta garbitu cen çazpi aldiz Jordanean Jaincoaren guiçonaren hitzaren arabera, eta haren haraguia bihurtu cen haur ttipi baten haraguia beçala, eta xahutua içan cen.
Eta bere inguruco lagun guciequin itzuliric Jaincoaren guiçona gana, ethorri eta eman cen haren aitzinean, eta erran çaroen: Eguiazqui badaquit lur gucian berce Jaincoric ez dela, Israelen dena baicic. Hargatic othoizten çaitut çure cerbitzariari onhets diotzotzun bere esquerrac.
Eta Eliseoc ihardetsi çaroen: Bici bedi Jauna ceinaren aitzinean bainaiz; ez baitut deusere hartuco. Eta nola borchatzen baitzuen, etzuen niholere onhetsi.
Eta Naamanec erran çaroen: Nahi duçun beçala. Bainan, othoizten çaitut, utz çaçu çure cerbitzaria lur huntaric bi mando carga harcera; ecen hemendic aitzina, çure cerbitzariac ez diote holocaustaric edo bitimaric escainico jainco arrotzei, baicic-ere Jaunari.
Ordean huntaz bakarric çure cerbitzariarençat othoitz biaçaçu Jauna; ene nausia adoratzera sarthuco denean Erremonen templora, ene escuaren gainean bermatuz, Erremonen temploan adoratzen badut, hura adoran içanen den leku berean, Jaunac gauça hori barka diçadan niri çure cerbitzariari.
Eta Jiecic, Jaincoaren guiçonaren muthilac erran çuen: Ene nausiac guphidetsi du Naaman Siriar hori, horrec ekarrietaric ez baitio hartu. Ala Jauna! laster eguinen diot guibeletic, eta cerbait içanen dut horren ganic.
Eta Jieci jarraiqui cen Naamanen guibeletic. Harec ikusi çuenean lasterca heldu citzaioela, orga-lasterretic jautsi cen haren bidera, eta erran çaroen: Ongui dohaci oro?
Eta Naamanec erran çuen: Hobe da har detzatzun bi talendu. Eta borchatu çuen, eta bi çakutan lothu cituen bi talendu cilharrezcoac eta bi aldagarriac, eta bizcarrera eman ciozcaten bere bi muthili, ceinec eraman baitzituzten Jieciren aitzinean.
Bera berriz, sarthuric jarri cen bere nausiaren aitzinean. Eliseoc erran çaroen: Nondic heldu çare, Jieci? Hunec ihardetsi çuen: Çure cerbitzaria ez da nihon içatu.
Eta Eliseoc erran çaroen: Ez othe cen han ene izpiritua guiçona orga-lasterretic çure bidera itzuli denean? Orai beraz hartu duçu dirua eta hartu ditutzu soinecoac erostecotzat olibadi, mahasti, ardi, idi, muthil eta nescato.