Bada, Eliseo minçatu cen emaztequi hari ceinaren semea phitzaraci baitzuen, eta erran çaroen: Jaiqui çaite, eta çoazte çu eta çure etchecoac, eta atzemanen duçun lekuan ibil çaite; ecen Jaunac gosetea deithu du, eta çazpi urthez ethorrico da lurraren gainera.
Eta çazpi urtheac bethe cirenean, emaztequia bihurtu cen Filistindarren lurretic; eta ilki cen erregueri galdatzera bihur ciotzoten bere etchea eta landac.
Eta harec erregueri kondatzen çaroelaric nola Eliseoc phiztu çuen hil bat, aguertu cen emaztequia, ceinaren semea phiztu baitzuen, erregueri errequeica bere etchearen eta bere landen gatic. Eta Jiecic erran çuen: Ene erregue jauna, hori da emaztequia eta hori da horren semea Eliseoc phiztu duena.
Eta erregue galdeca haritu citzaioen emaztequiari, eta hunec kondatu çuen gauça. Erreguec eman çaroen bere ebaqui bat, cioelaric: Emaztequi huni bihur çotzic hunenac diren guciac, eta landetaco mozquin guciac lurra utzi duen egunetic eta orai arteo.
Eta erreguec Haçaeli erran çaroen: Har çatzu çurequin emaitzac eta çoaz Jaincoaren guiçonaren bidera, eta haren bidez argui çaite Jauna ganic, erranez: Itzur othe naiteque ene eritasun huntaric?
Haçael goan cen beraz haren bidera, berequin cituelaric emaitzac eta Damaseco on guciac, berrogoi cameluren haxeac. Eta haren aitzinean baratu cenean erran çaroen: Çure seme Benadadec, Siriaco erreguec, igorri nau çure gana, dioelaric: Sendatuco ahal othe naiz ene gaitz huntaric?
Haçaelec erran çaroen: Ene jauna cergatic dago nigarrez? Eta Eliseoc ihardetsi çuen: Ceren baitaquizquit Israelgo semeei eguinen diozcatzuten ondicoac. Suz erreco ditutzu hequien hiri hazcarrac, eta ezpataz hilen ditutzu hequien guiçon-gazteac, eta lehertuco ditutzu hequien haur ttipiac, eta urratuco emaztequi içorrac.
Biharamuna ethorri cenean, Haçaelec hartu çuen estalgui bat, urez busti eta erregueren beguithartearen gainera hedatu çuen; eta erregue hil cen ondoan, Haçael erreguinatu cen haren orde.
Eta ibili cen Israelgo erregueen bideetan, Acaben etchea ibili cen beçala; ecic Acaben alaba çuen emaztea; eta gaizqui dena eguin çuen Jaunaren aitzinean.
Bainan Jaunac etzuen Juda xahutu nahi içan, bere cerbitzari Dabiden cariaz, aguindu çaroen beçala, argui bat emanen çaroetela bethi hari eta haren semeei.
Eta Joram Seirara ethorri cen, eta haren orga-laster guciac harequin. Jaiqui cen gabaz, jo cituen Idumearrac, ceinec inguratu baitzuten, eta jo cituen orga-lasterretaco aitzindariac; populua berriz, bere olhetara ihes goan cen.
Ocociasec hogoi eta bi urthe cituen erreguinatzen abiatu cenean, eta urthe batez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama, Athalia deitzen cen, Israelgo erregue Amriren alaba.
Halaber goan cen Acaben seme Joramequin, Siriaco erregue Haçaelen contra Erramoth Galaadecoan guducatzera, eta Siriarrec saki bat eguin çaroeten Jorami.