Bada, Eliseo profetac deithu çuen profeta semeetaric bat, eta erran çaroen: Tinca çaçu guerria, escuan har çaçu olio-unci hau, eta çoaci Erramoth Galaadecora.
Eta haran heldu çaretequeenean, ikusiren duçu Jehu, Josafaten semea, Josafat baita Namsiren semea; eta sarthuric, ilkiaracico duçu bere anaien erditic, eta guela baten barnera eramanen duçu.
Eta olio-uncia daducaçularic, haren buruaren gainera ixurico duçu, eta erranen duçu: Hau dio Jaunac: Israelen gaineco erregue gançutu çaitut. Eta athea idequico duçu, eta ihes eguinen duçu, eta etzare han egonen.
Eta han sarthu cen. Hara berriz, armadaco aitzindariac jarriac çaudela. Eta Jehuri erran çaroen: Aitzindaria, solas bat dut çuretzat. Eta Jehuc erran çaroen: Gutaric orotaric norençat? Eta harec ihardetsi çuen: Çuretzat, oi aincindaria.
Jehu xutitu eta guela batean sarthu cen; eta guiçon-gazteac olioa ixuri çuen haren buruaren gainera, eta erran çuen: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Erregue gançutu çaitut Jaunaren Israelgo populuaren gaineco,
Jehu berriz, ilki cen bere nausiaren cerbitzarietara. Hauquiec erran çaroeten: Ongui doaci oro? certara ethorri çaitzu çoro hori? Jehuc erran çaroeten: Badaquiçue nor den guiçona eta cer erran duen.
Hequiec ihardetsi çuten: Hori ez da eguia, bainan cerorrec erraguçu. Jehuc erran çaroeten: Hau eta hau erran darozquit, eta erran du: Hau dio Jaunac: Erregue gançutu çaitut Israelen gaineco.
Beraz Namsiren semearen semea, Jehu, Josafaten semea, cinaz josi cen Joramen contra. Bada, Joramec eta Israel guciac Erramoth Galaadecoa sethiatua çaducaten Siriaco erregue Haçaelen contra.
Eta Joram Jezrahelera itzulia cen bere sakietaric sendatzeco, Siriarrec jo çutelacotz guduan hari celaric Siriaco erregue Haçaelen contra. Eta Jehuc erran çuen: Çuen gogaraco bada, nihor ez bedi ihes ilki hiritic, ez dadien goan berriaren ematera Jezraheiera.
Jezrahelgo dorrearen gainean jarria cen çainac ikusi çuen beraz Jehuren andana heldu cela, eta erran çuen: Ikusten dut guiçon-mulço bat. Eta Joramec erran çuen: Har çaçu orga-laster bat eta bidera igorraçu, eta goanen denac erran beça: Ongui doaci oro?
Orga-lasterrera igan cena goan cen beraz Jehuren bidera eta erran çuen: Hau dio erreguec: Baquetuac dira oro? Eta Jehuc ihardetsi çuen: Cer du baqueac çurequin ikusteco? çoaz aitzina eta guibeletic çatozquit. Çainac halaber berria eman çuen, cioelaric: Berriquetaria goan çaiote, eta ez da guibelerat itzulcen.
Joramec igorri çuen bigarren orga-laster bat, eta haren gainean cena heldu cen Jehuren lagunetara, eta erran çuen: Hau dio erreguec: Baquea da? Eta Jehuc ihardetsi çuen: Baqueac cer du çurequin ikusteco? Eguiçu aitzinat eta guibeletic jarraic çaquizquit.
Bada, çainac berria eman çuen: Goan da hequietaraino, eta ez da guibelerat itzulcen. Heldu denaren urhatsac berriz, iduri du Jehuren urhatsa, Namsiren semearena, ecic çalhuqui heldu da.
Eta Joramec erran çuen: Çaldiac uztar çatzue ene orga-lasterrari. Eta uztartu cituzten, eta Joram Israelgo erregue, eta Ococias Judaco erregue, cein bere orga-lasterretan ilki ciren Jehuren bidera, eta atzeman çuten Naboth Jezraheldarraren landan.
Joramec ikusi çuenean Jehu, erran çaroen: Baquea da, Jehu? Eta hunec ihardetsi çaroen: Cer baque? çure ama Jeçabelen lohiqueriac eta sorguinqueria guciac freitetan dira oraino.
Bainan Jehuc arrambela escuaz hedatu çuen, eta Joram jo çuen sorbalden artean, eta guecia ilki cen bihotzetic, eta berehala Joram erori cen bere orga-lasterretic.
Eta Jehuc erran çaroen Badacer aitzindariari: Har çaçu eta Naboth Jezraheldarraren landara arthicaçu; orhoit naiz ecen, çu eta ni orga-lasterrean jarriric, horren aita Acaben ondotic guinoacilaric, Jaunac dixidu hau alchatu çuela haren gainera, erranez:
Ala! bihurturen baitarozquiat landa hortan berean, dio Jaunac Nabothen odol atzo ikusi dudanaren ordaina, eta haren semeen odolaren ordaina, Jaunac erraten du. Orai har çaçu beraz eta arthicaçu landara, Jaunaren hitzaren arabera.
Bada, hori ikusiric, Ococias Judaco erregue etcheco baratzeco bideaz ihes cihoan. Jehu jarraiqui citzaioen eta erran çuen: Hori ere jo çaçue bere orga-lasterrean; eta jo çuten Gabergo patarrean, ceina Jeblaamgo ondoan baita. Ocociasec ihes eguin çuen Maiedora, eta han hil içan cen.
Eta Jehu Jezrahelera ethorri cen. Bada Jeçabelec haren sarcea adituric, sardaz thindatu cituen bethondoac, burua edergailuz bethe çuen, eta beguiratu çuen leihotic
Itzuliric berria ekarri çaroten Jehuri, eta Jehuc erran çuen: Jaunaren hitza da, bere cerbitzari Elias Thesbearren ahoz erran duena, cioelaric: Jezrahelgo bazterrean çakurrec janen dituzte Jeçabelen haraguiac.
Jeçabelen haraguiac gorotza lurraren gainean beçala içanen dira Jezrahelgo bazterrean, halaz non iragaiten direnec erranen baitute: Hori da Jeçabel hura?