Eta Saulec erran çaroen bere ezcutariari: Athera çaçu çure ezpata eta hil neçaçu, beldurrez ethor ditecen ingurebaquigabe horiec eta nitaz trufa ditecen. Haren ezcutaria berriz, beldurrac harritua cen eta etzuen nahi içan hori eguin. Saulec hartu çuen beraz ezpata eta haren gainera arthiqui çuen bere burua.
Celhaietan egoten ciren Israeldarrec ikusi çutenean hori, ihesari eman ciren; eta Saul eta bere semeac hil ondoan, utzi cituzten beren hiriac eta hor-hemenca barraiatu ciren. Filistindarrac ethorri ciren eta hiri hequietan eguin çuten beren egoitza.
Erregue biluciric, burua moztu eta harmac kendu çarozten; eraman çuten guero beren lurrera, inguruan erabilceco, eta jaincordeen temploetan eta populuei erakusteco.
Guiçonic bihotzoien guciac jaiqui ciren, hartu cituzten Saulen eta haren semeen gorphutzac, ekarri cituzten Jabesera, Jabesen cen haritzaren azpian ehorci cituzten hequien heçurrac, eta çazpi egunez barur eguin çuten.
Saul hil cen beraz bere tzarquerien gatic, hautsi çuelacotz eta ez beguiratu Jaunac eman çaroen manamendua, berçalde ere emaztequi pithondun baten consultatzen içan celacotz,