Eta lehenago ere, Saul oraino erregue celaric, çu cinen Israel ilkiarazten eta bihurrarazten cinduena; ecic çuri erran çarotzun çure Jainco Jaunac: Çuc alhatuco duçu Israelgo ene populua, eta çu içanen çare haren gainean buruçagui.
Eta erran çuen: Jebusearra lehenic joco duena içanen da aitzindari eta buruçagui. Joab Sarbiaren semea igan cen beraz lehen-lehena eta aitzindari eguina içan cen.
Hauquiec dira Dabiden guiçon guciz hazcarretan lehembicicoac, Israel guciaren gainean erreguetzen lagundu çutenac, Jaunac Israeli erran içan çaroen hitzaren arabera.
Hauquiec ciren Dabiden hazcarrac: Jefbaam, Hacamoniren semea, hogoi eta hamarren aitzindaria; hura cen aldi batez bere lança alchatu çuena hirur ehun guiçonen gainera eta guciac sakitu cituena.
Hura guerthatu cen Dabidequin Pesdomimen Filistindarrac harat bildu cirenean gudura; eta toqui hartaco bazterraldea garagarrez bethea cen, eta populuac ihes eguin çuen Filistindarren aitzinean.
Hirur garaiac guelditu ciren bazterraren erdian, eta çaindu çuten; eta Filistindarrac jo cituztenean, Jaunac garhaicia handia eman çaroen bere populuari.
Berriz, hogoi eta hamarretaric hirurac jautsi ciren harcadi batera, ceinetan baitzen Dabid Odolamgo cilhoco ondoan, Filistindarrac Erraphaimgo haranean campatu cirenean.
Hirur horiec beraz goan ciren Filistindarren campen erditic, ura hartu çuten Bethlehemgo athean den urteguitic eta Dabidi ekarri çaroten edatera. Dabidec etzuen nahi içan, bainan nahiago içan çaroen Jaunari ixuri,
Banaias Cabseelgoac, Joiadaren semeac, (Joiada baitzen guiçon guciz hazcarra, asco eguinça eder eguina), hil cituen Moabeco bi Arielac; hura jautsi cen elhurte batez urtegui baten erdira eta han hil çuen lehoin bat.
Harec berac hil çuen eguiptoar guiçon bat, borz beso luce cena, eta ceinac baitzuen lança bat ehaileen ceihermena iduri. Cigor batequin jautsi cen haren gana, kendu çaroen escuco lança, eta bere lançaz bil içan çuen.