Dabidec erran çuen orduan: Jaincoaren arka erabilcea etzaio cilhegui nihori, baicic-ere lebitarrei, ceinac Jaunac hautatu baititu haren erabilceco eta bere cerbitzatzeco bethi guciraino.
Eta Dabidec lebitarren buruçaguiei erran çaroeten, beren anaietaric eçar cetzaten cantatzeco musicaco tresnequin, erran nahi da nabla, lira eta cimbalequin, ceruetaraino helaraztecotzat bozcalencietaco harrabotsac.
Eçarri cituzten beraz lebitarrac: Heman Joelen semea; eta haren anaietaric, Asaph, Baraquiasen semea; Merariren seme hequien anaietaric berriz, Ethan Casaiaren semea,
Eta hequien anaiac hequiequin; eta bigarren lerroan, Çacarias, Ben, Jaciel, Semiramoth, Jahiel, Ani, Eliab, Banaias, Maasias, Mathathias, Eliphalu, Macenias, Obededom eta Jehiel, athalçainac.
Sebeniasec berriz, Josafatec, Nathanaelec, Amasric, Çacariasec, Banaiasec eta Eliecer aphecec turutac jotzen cituzten Jaincoaren arkaren aitzinean; eta Obededom eta Jehias ciren arkaco athalçain.
Eta Jaunaren arka Dabiden hirira cenean, Micolec Saulen alabac, leihotic beguira çagoelaric, ikusi çuen Dabid erreguea arkaren aitzinean dançan eta bozcarioz heldu cela, eta bere baithan nardatu citzaioen.